Lotu gure sokara lagundu

x

EMMOAk Azpeitiko Mendietxen izango du erakusketa egoitza

EMMOAk Azpeitiko Mendietxen izango du erakusketa egoitza Argitaratuta: 27-05-2025
EMMOAk Azpeitiko Mendietxen izango du erakusketa egoitza
EMMOA – Euskal Mendiko Museoaren Fundazioak urrats estrategiko berria eman du euskal alpinismoaren memoria zaindu eta zabaltzeko bere lan ildoan. Joan den maiatzaren 5ean lankidetza-hitzarmena sinatu zuen Mendietxe Museoarekin (Azpeitia), eta horri esker, bere ondare-funtsak museoaren eguneroko bizitzan integratuko dira, gutxienez hiru urtez, urteko alokairu erregimenan berriztagarri, 16.500 euroko kostuarekin.
Hitzarmenak lehen solairuan dauden bi areto uzten dizkio EMMOAri —Las Esclavas komentua izandako eraikinean—, eta bertan erakutsi ahal izango du bere ondare dokumental eta materialaren zati esanguratsu bat: objektu historikoak eta azken hamarkadetan euskal mendizaletasunaren erritmoa markatu duten erakusketak.

KONPROMISO PARTEKATUA: GURE ONDAREA ETA GURE HISTORIA BATERATZEN DITUEN ALIANTZA
Mendietxeren eta EMMOAren artean sinatutako hitzarmen honek, eta Azpeitiko Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuaren laguntzarekin, euskal mendizaletasunaren ondarea Azpeitian kokatutako aldi baterako espazio batean ikusgai jartzea ahalbidetuko du 2026ko urtarriletik aurrera.


Hedatzen jarraitzen duen ondarea
2013an sortu zenetik, EMMOA buru-belarri aritu da euskal mendizaletasunaren ondarea berreskuratu, sailkatu eta zabaltzen. Gaur egun, honako hauek ditu:
• 900 pieza katalogatu eta argazkitan jasota, euskal mendizaletasunaren historiako protagonistek emandakoak.
• 4.500 liburu mendizaletasunari buruz, horietako 1.500 Kartajanarik emandakoak, himalayismoari buruzko bildumarik onenetakotzat jotzen dena.
• 5.000 argazki digitalizatu, XX. mendearen hasieratik gaur egunera arteko testigantza.
• Euskal Herriko eta Estatuko argitaletxe eta mendi elkarteek argitaratutako 50 aldizkari bilduma baino gehiago, etengabe eguneratzen.
• 1922tik egunkarietan argitaratutako orrialde alpinoak, eta 1976tik aurrera euskal egunkarietan argitaratutako mendiko artikuluen bilduma osoak.
• Euskal Filmotekarekin lankidetzan berreskuratutako film historikoak, hala nola Javier Garretaren (70eko hamarkada) bilduma eta Fernando Larruquerten Agur Everest.
• Euskal Mendizale Federazioaren artxibo ofizialak (1924–1970), katalogatu eta digitalizatuta, ikerlarientzako eskuragarri.
• Mendizaletasunari buruzko dokumentazio historiko aberatsa eta dagoeneko zendutako hainbat protagonisten elkarrizketa filmatuak.
• Sei erakusketa iraunkor eta lau ibiltari, 40 herri baino gehiagotan aurkeztuak.

EMMOAk, beraz, Mendietxe proiektuan euskal ikuspegi kultural propioa txertatuko du, jada nazioarteko material baliotsua erakusten duen museoa aberastuz, gure historiaren eta lurraldearen sustraietatik abiaturiko begirada batekin.

NAZIOARTEKO PROIEKZIOA, ERRO LOKALAK
Tokian tokikoa izanik eta boluntario sare baten lan eskergari esker pausoz pauso eraikia, EMMOA, mugak gainditzen dituen egitasmo sendoa da gaur egun.
Gaur egun IMMAko (Mendi Museoen Nazioarteko Aliantza) kide oso da, eta bere patronatuan du Mendi Film Festival, zeinak Mendi Zinema Nazioarteko Aliantzaren (IAMF) presidentzia izango baitu 2028ra arte.
Horrez gain, Euskal Herriko lau lurraldeetako eta Nafarroako mendi federazioak EMMOAren partaide dira, eta haiei gehitzen zaizkie mendi elkarte ugari, 50.000 pertsona federatu baino gehiago eta mendiko kulturaren erreferente nagusiak, memoria, nortasuna eta lurraldea lotzen dituen sare sendo bat osatuz.

MUSEOA ETA BISITAK
EMMOAren parte-hartzea Mendietxeko museografiaren bigarren fasearekin bat dator, eta horrek barne hartzen ditu esperientzia murgiltzaileak.
2026ko urtarriletik aurrera, hitzarmenean jasotzen den bezala, EMMOAren ondare historikoko funtsak jendaurrean erakutsiko dira Mendietxe Museoan.
Museoa bisitatzeko, EMF eta FNDMEren bidez federatutako pertsonek, baita EMMOAko bazkideek ere, %50eko deskontua izango dute museoaren sarreran, ondarea ezagutzeko eta gozatzeko aukera zabalduz.

Aliantza honi esker, EMMOA-k iraganaren eta orainaren arteko bideak marrazten jarraitzen du, euskal mendizaletasunaren historia eta balioak bizirik mantentzeko eta etorkizuneko belaunaldientzat gordetzeko.
ARGAZKI ERLAZIONATUTAK


BERRI GEHIAGO

  • EMMOA IMMA nazioarteko mendi museoen elkargoko kide bihurtu da

    EMMOA-Euskal Mendi Museoa, historia egiten ari da. Berriki IMMA Mendiko Museoen Nazioarteko Elkargoko kide izendatu dute, apirilaren 30ean, elkargokoa ...

  • EGUSKIZATARREN HIMALAIARI BURUZKO ERAKUSKETA

    Urtarrilaren 23an, Donostiako Club Vasco de Camping Elkartearen egoitzan, "El Himalaya de Javier y Jenny" izeneko erakusketa inauguratu zen. Erakus ...

  • MENDIZALEEN ESKURA DAUDEN EMF ARTXIBOAK

    Jesus de la Fuentek EMFren Artxibo Historikoak aztertu eta ordenatu ditu urte askotan zehar, lan nekaezinean. Egun EMMOAri dagokio horien kudeaketa. H ...

  • 1974ko TXIMIST ESPEDIZIOA ERAKUSKETA

    ERAKUSKETA: 1974ko TXIMIST ESPEDIZIOA, 50 URTE GEROAGO. 1974an euskal talde bat abiatu zen Chomolungma (Everest) mendiko gailurrera iristeko asmoz, T ...

  • Tximist espedizioari aitortza

    Everesten lortutako balentriatik 50 urte igaro direnean, Tximist espedizioari aitortza egingo diote Europa Jauregian Hitzordua EMMOA-Euskal Mendiza ...

  • ANGEL ROSEN: HISTORIA-ZATI BAT JOAN ZAIGU

    Angel Rosen hil da, euskal mendizaletasunaren ikurra. Hiru hamarkada baino gehiagotan, gure historiaren une garrantzitsuen lekuko eta protagonista iza ...

  • UNIBERTSITATEA MENDIAN GORA

    UPV/EHU, Arabako Campuseko Hezkuntza eta Kirol Fakultateak bultzatua, EMMOArekin (Euskal Mendizaletasunaren Museoa) eta EMFrekin (Euskal Mendizale Fed ...

  • Pablo Olmosen pioleta - BOST OIHU ELA-REN AURKA

    Dar Dar elkarteak dohaintza egin eta EMMOAri eman dio Bost Oihuen proiektuan lagundu dien pioleta, EMMOAk gorde eta bere ezagutza zabal dezan. Sari ...

  • ERROMAN IZAN DA EMMOA, MENDI-MUSEOEN NAZIOARTEKO BILERAN

    EMMOA Fundazioaren hainbat ordezkari Erroman izan dira egunotan, International Mountain Museums Alliance (IMMA) erakundeak maiatzaren 25ean eta 26an e ...

  • EMMOA ELGETAN IZAN DA 99. URTEURRENEAN, LIBURUAK EMANEZ

    Maiatzaren 18an, Euskal Herriko Alpinismo Federazioa sortu zela 99 urte bete diren egun berean, Elgetako plazan izan da EMMOA, une historiko haren sor ...