MATERIALAREN DOHAINTZA
DOHAINTZAK
-
LIBURUTEGI ESPEZIALIZATUA
Edozein mendizaleren etxean dago mendiarekin lotutako literatura gordetzen duen lekutxoren bat. Liburuek balio historiko handiagoa edo txikiagoa izan dezakete, baina liburu bakar batek ere ez luke birziklatzeko edukiontzian bukatu behar. Ekar iezazkiguzu etxetik kendu nahi dituzun mendiei buruzko liburu horiek, eta EMMOA saiatuko da horiei erabilera egokiena ematen, duten interes bibliografikoaren arabera.
-
GOI-MENDIETAKO HEMEROTEKA
Hainbat hamarkadako mendiko historia islatzen duen hemeroteka zabala du EMMOAk. Hala ere, ziur gaude mendiarekin lotutako hainbat eta hainbat egunkari-orri, aldizkari, kartel, programa, jardueren iragarki eta abar izango direla oraindik artxibo partikularretan, informazio-ondare hori osatzen lagunduko liguketenak, hain zuzen.
-
MATERIAL HISTORIKOA
Mendiko jardueretarako zenbat tresna garrantzitsu bota ote dira zakarrontzira, zaharkituta gelditu direnean edota jabea hil denean? Horrelaxe galdu da gure mendizaletasunarekin lotutako materialen historiaren zati handi bat. Baina bada oraindik galtzear dagoen beste zati bat, eta, horrexegatik, etorkizunera begira, material hori EMMOAren eskuetan uztera gonbidatzen zaitugu, gorde ahal izateko: duela urte batzuk erabiltzen ziren botak, iltzeak, motxilak, sokak, kantinplorak eta abar, historian esanahi bat izan dutenak, fundazioaren ondare komunaren zati izan daitezke.
-
GOI-MENDIETAKO FOTOTEKA
Argazkiak, oroitzapenak izateaz gain, historiaren lekuko leialak dira. Garai bateko uneak jasotzen dituzten argazki zaharren albumetan oinarrituta, mendira joateko moduen bilakaera, paisaiaren aldaketak edota gogora ekartzea merezi duen uneak islatzen dituen argazki-funtsa osatzen joan nahi du EMMOAk.