Zuk ere parte har dezakezu Euskal Herriko mendizaletasunaren ondarea gordetzen- EMMOA Fundazioa
LOTU GURE SOKARA
EMMOAren bazkide eginda, gure mendizaletasunaren oroimen kolektiboa kontserbatzen eta zabaltzen laguntzen duzu.
EGIN ZAITEZ EMMOAKO BAZKIDE!
Paypal bidez edo izen emate inprimaki baten bidez egin zaitezke bazkide. Izen emate prozesuan zehar arazorik sortuz gero, idatzi info@emmoa.eus helbidera eta lagunduko zaitugu.
DIRU-LAGUNTZAK
Eusko Jaurlaritzako Fundazioen Erregistroan inskribatuta dago EMMOA erakundea (F-387 zk.), eta, beraz, erakundearen jarduerak garatzeko ematen diren diru-laguntza guztiek legeak aurreikusita dituen zerga-salbuespenak dituzte.
ZERTARAKO ERABILIKO DUGU KUOTA?
-
Kontserbazioa
Euskal Herriko mendizaletasunari eta mendiari dagokien ondare materiala eta immateriala eskuratzea eta zaintzea.
-
Dibulgazioa
Euskal mendizaletasunaren historiaren eta barnean biltzen dituen kirol- eta kultura-dimentsioen zabalkundea sustatzea, bai eta naturaren errespetua ere, mendi-elkarteei, ikastetxeei eta publiko orokorrari zuzendutako erakusketen, hitzaldien eta bestelako jardueren bidez.
-
Ikerketa eta Lankidetza
Funtsen azterketa, kontsulta eta ikerketa bultzatzea: liburutegia, hemeroteka, fototeka, zinemateka, artxibo historikoa eta datu-basea, Euskal Herrian eta munduan goi-mendiarekin lotutako tradizioaren ezagutzan sakontzeko eta horren berri emateko.
Herrialdean, unibertsitate-estamentuen eta estamentu zientifikoen arteko lankidetza sustatzea.
-
Mendigune
Museoen irudi klasikoa halako balio bat duten piezen erakusketa estatiko batekin lotzen da askotan, baina, horren aurrean, etorkizuneko Anoetako MENDIGUNEA gizartea bere mugetatik haratago eramango duen gune fisiko eta sinboliko izan dadin lortu nahi du EMMOAk, bai Euskal Herriko mendizaletasunaren oroimena eta historia gordetzeari begira eta bai mendizaletasunarekin lotutako kultura zabaldu eta sustatzeari begira.