EMF-REN ARTXIBO HISTORIKOA

EMF-REN ARTXIBO HISTORIKOA

Artxibo historikoak Euskal Mendizale Federazioa 1924an sortu zenetik sortzen joan den dokumentu eta gutunak gordetzen ditu, eta horixe da, hain zuzen, euskal mendizaletasunaren historia aztertzeko oinarri-oinarrizko ondarea. Funtsen artean, honako hauek daude: euskal mendizaletasun antolatuaren lehen urteetako dokumentu garrantzitsuak, gerraondoko errepresio-garaiko irudi bidezko lekukotasunak, kluben fundazioei buruzko datuak, eta baita eskaladari eta lehenengo euskal espedizioei buruzko gutunak ere.

Urteen joanean, hainbat aldiz aldatu da lekuz artxiboa, leku desegokietan egon da, eta, horrez gain, denbora tarte horretan, kontserbazioa arriskuan jarri duten hainbat gorabehera ere izan dira. Azken urteetan, Elgetako Udalaren eskuzabaltasunari esker, leku egonkor bat izan du, eta EMFren artxiboa bere osotasunean gordetzea lortu da, etorkizuneko ikerketetarako. Euskadiko Artxibo Historikoko zerbitzuek digitalizatu berri dituzte EMFko artxiboko dokumentu garrantzitsuenak, eta, horri esker, sarean kontsultatu ahal izango dira etorkizunean.