LAGUNDU EMMOARI

EMMOAri laguntza emateko modu asko daude, batzuk sare sozialetan proiektua partekatzea bezain xumeak. Hautatu EMMOA laguntzeko zure modua eta lagundu Euskal Herriko mendizale historia gordetzen.


Gure mendizaletasunaren historiari lotutako ondare materialaren eta immaterialaren zati garrantzitsu bat berreskura dezakegu oraindik etorkizunerako. - EMMOA Fundazioa

ZABALDU GURE LANA

PARTEKATU MEZUA

Ahal bezain urrun heldu behar dugu ekimen honetan gero eta pertsona gehiago biltzeko

  • ZURE INGURUAN

    Egin dezakezun gauza garrantzitsuenetako bat EMMOAren lana inguratzen zaituztenen artean aditzera ematea da. Gomendatu gure webgunea eta Facebook-a zure ezagun eta lagunei.

  • ONLINE PRESENTZIA

    Lagun gaitzakezu gure argitalpenak zure sare sozialetan partekatuz edo zure webgunean banner bat edo gure logoa jarriz.

  • ENPRESAK ETA ERAKUNDEAK

    Laguntzeko modu garrantzitsu bat izan daiteke lan egiten duzun enpresa edo erakunde publikoa parte hartzera bultzatzea. Deskargatu hemen enpresen txostena.

MENDI ELKARTEAK

ZERGATIK LAGUNDU EMMOAri?


Clubes de montaña

EMMOA Fundazioa mendizaleen eta adituen kolektibo baten lan altruistari esker sortu zen, Euskal Herriko mendizaletasunaren ondare historikoa ahaztua izan ez dadin eta ondare hori berreskuratzeko eta hedatzeko xedez. Egiteko horretan, babesle ditu Euskal Mendizale Federazioa eta Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea.

BEHAR ZAITUZTEGU

EAEko eta Nafarroako mendi-elkarte guztien eta elkarte horietako kideen babesa eta lankidetza ezinbestekoa da, EMMOA egiten ari den lanarekin jarraitu ahal izateko.

  • GERTU GAUDE

    Klubek duzue lotura zuzenena mendizaleekin.

  • EKIMENAK ETA MEZUAK

    Horregatik, klubak EMMOAren ekimen eta proiektuen mezulari ezin hobeak izan zaitezke.

  • ERAKUSKETAK ETA HITZALDIAK

    EMMOAk gure mendizaletasunaren historiari buruzko ezagutza eskaintzen dizue, hitzaldi eta erakusketen bidez.

OSA DEZAGUN TALDEA

Atsegingarria da oso guretzat federazioekin eta klubekin elkarlanean aritzea, gure ondarea gordetzera zuzendutako proiektu erakargarri hau aurrera eramateko. Zuen kluba taldeko kide da? Zuen zain gaude!

EZ NAIZ ROBOT BAT
6 + 13 =



BOLUNTARIOTZA

ZERGATIK BAT EGIN EMMOAREKIN?


Voluntarios de EMMOA

Mendiaren balioak gurekin partekatzen badituzu eta zure talentuaren eta denboraren zati bat ekintza solidarioak garatzeko erabil dezakezula uste baduzu, konta iezaguzu zeintzuk diren zure gaitasunak, eta EMMOAren zer proiektu, zeregin eta ekimenetan lagundu diezagukezun azalduko dizugu.

Boluntario talde baten lan altruistari esker sortu zen EMMOA. Zu ere taldeko kide izan zaitezke, eta gure lurraldeko mendien ondarea zaintzen eta hedatzen lagun dezakezu.

  • MATERIAL HISTORIKOA

    Mendizale bakoitza gure ondarearen zaindari izatea nahi dugu, garrantzi historikoa duten piezen berri emanez edo horien dohaintza eginez.

  • EMAN ZURE DENBORA DOHAINTZAN

    EMMOAk boluntarioak behar ditu, bere ondarea katalogatzeko proiektuak gauzatu ahal izateko.

  • Batera gailurrera

    EMMOAri lagunduz, euskal mendizaletasunaren ehun urtetik gorako historia gordetzen eta zabaltzen lagunduko duzu.

OSA DEZAGUN TALDEA

Euskal Herriko mendizaletasunaren ondare material eta immateriala gordetzea xede duen talde bateko kide izateko bidean zaude. Galde iezaguzu nola lagun diezagukezun.

EZ NAIZ ROBOT BAT
12 + 13 =