Gure historiarekin eta gure lurrarekin konpromisoa hartuta- EMMOA Fundazioa
LOTU GURE SOKARA
Gure mendizaletasunaren historiari lotutako ondare zati garrantzitsu bat berreskura dezakegu oraindik etorkizunerako
BABESTU
Euskal enpresen ezaugarri izan dira bai lurraldean sustraiak egitea eta bai hemengo balioen alde egitea. Gure herri-kulturaren zati da mendia, eta horren adierazgarri dira, esaterako, Everestera zuzendu zen Tximist espedizioak, CEGASA enpresak finantzatutakoak, gizartean sortu zuen irrika, edota alpinista famatuenek eta horien babesleek sortzen duten indar kolektiboa.
Horregatik, gure balioekin eta gure kirol-espirituarekin nahiz ingurumenaren zaintzarekin bat egiten duten hemengo enpresa esanguratsuekin elkarlanean jardun nahi dugu EMMOAn. Gure herriaren historian mendiak eta mendizaletasunak bete duten lekua ulertzen duten enpresak eta erakundeak bilatu nahi ditugu, babes ekonomikoa emateaz gain beren langileen eta bezeroen artean nahiz gizartean kirolaren kultura, mendia eta gure historia komuna sustatzeko.
Laguntzeko aukera batzuk
Proiektu honek erakunde eta enpresen gizarte laguntza eta laguntza ekonomikoa behar ditu gure mendizaletasun historiaren katalizatzaile modura sendotzeko.
Babesletza EEMMOA proiektua erakunde, enpresa eta pymek babestu dezakete.
Unean uneko dohaintza Partikularrek, enpresek eta ETEek ekarpenak egin ditzakete unean-unean, EMMOAri laguntzeko.
Gizarte-inbertsioa Gizarte-inbertsioa baliabide pribatuen erabilera arduratsu eta estrategikoa da, trukean komunitatearen garapena eta ondasuna lortzeko eta gure lurraldeari dagokion balioa emateko. Kolektiboaren aurrerabidea ekarriko duten ekimenak garatuz, komunitate osoaren bizi-kalitatea hobetuko da, modu iraunkorrean.
Zenbait ekintza zehatz Zenbait ekitaldi edo ekintza zehatz babestuz parte har daiteke, hala nola erakusketak, hitzaldi-zikloak…
Ondasun edo zerbitzuak Enpresako zerbitzu edo produktu batzuk dohaintzan emanez EMMOAren kostuak murriztea da.
Sustapena/Hedapena Enpresak komunikatzeko erabiltzen dituen bideetatik EMMOAk betetzen dituen zereginen berri ematea da: Intranet bidez, buletinetan, sare sozialetan, blogetan...
Korporazioko boluntariotza Langileen taldeko pertsonek boluntario gisa parte har dezaten eta EMMOAren ekimen batzuei beren talentua eta denbora eskain diezaieten zenbait jarduera sustatzea da.