GURE Historia

  • ASPALDIKO PROIEKTUA

    Federación Vasco Navarra de Alpinismo elkartearen sorrerako estatutuetan jasota dago mendiari eta mendizaletasunari buruzko museo bat sortu nahia.

  • ARTXIBO HISTORIKOA

    Elgetako Udalak utzitako lokal baten gordetzen dira Euskal Mendizale Federazioaren (EMF) Artxibo Historikoa osatzen duten dokumentuak.

  • ERAKUSKETA BILBON

    BBKren babesarekin eta Santi Yanizen zuzendaritzapean, otsailaren 13an inauguratu zen Bilbon “Euskal mendizaletasunaren historia, 100 urtetik gora” izeneko erakusketa.

  • ELGETA, HISTORIAREN SEASKA

    Euskal mendizaletasunaren museoa sortzeko kudeaketa-lanak egin ziren Elgetan, hango udalak hala eskatuta, baina bertan behera gelditu zen guztia, udalbatza aldatu zenean.

  • ARANTZAZUKO IKURRA

    Arantzazuko Gandiaga Zentroan eta Arantzazuko frantziskotar komunitatearen eta EMFren laguntzarekin, euskal mendizaletasunaren museoa kokaleku enblematiko horretan sortzeko aukera aztertu zen. Kulturagune horretako arkitektoa zen Miguel Ángel Alonso del Val jaunak proposatutako proiektu hori bertan behera utzi zen, berori gauzatzeko baliabide ekonomikorik ez zegoelako.

  • MURUETA DORREA, DURANGON

    Durangoko Udalari Murueta Dorrea uzteko eskatu zitzaion, dokumentazio-zentro eta etorkizuneko museoaren funtsezko elementu izan zedin. Proiektua bertan behera utzi zen, ez baitzen adostasunik lortu udalbatzan.

  • EMMOAREN SORRERA

    Gasteizen, notarioaren aurrean, Euskal Mendizaletasunaren Museoa/Fundación Museo del Montañismo Vasco, EMMOA, eratu zen, euskal mendizaletasunaren museoaren sorrera sustatzeko helburuarekin.

  • ARANZADIREN LAGUNTZA

    Aranzadi Zientzia Elkarteak, etorkizunean izango zuen egoitzan, espazio zabal bat eskaini zion EMMOA Fundazioari, espazio hori erabil zezan.

  • HISTORIA IKUSGAI DONOSTIAN

    2015eko otsailaren 20an, MENDIA erakusketa inauguratu zen San Telmo museoan; hiru hilabetean, euskal mendizaletasunaren historiari buruzko materialak eta dokumentuak jarri ziren ikusgai.

  • FUNDAZIOAK ITORPENA LORTU

    Eusko Jaurlaritzak EMMOA inskribatu zuen bere Fundazioen Erregistroan.

  • EMF-K BABESA ESKAINI EMMOARI

    2015eko ekainaren 22an sinatu zen EMFren eta EMMOA Fundazioaren arteko lankidetza-hitzarmena.

  • ARANZADI ETA EMMOA

    Aranzadi Zientzia Elkartearen eta EMMOAren arteko hitzarmena sinatu zen apirilean, etorkizunerako estrategiak bateratzeko asmoz.

  • BULEGO BERRIA

    Aranzadi Zientzia Elkarteak utzita, EMMOAk bulego bat izan zuen Zorroagan apiriletik, lehen instalazioak kokatu ahal izateko (besteak beste, mahaiak, ordenagailuak eta fundazioaren ondarea osatzen duten zenbait objektu).

  • Sabadelleko Servei General de Muntanya

    Apirilaren 30ean, EMMOAko lau kide Sabadelleko Servei General de Muntanya zentroan izan ziren bisitan, dokumentazio-zentro horrek duen eskarmentu luzetik ikasi ahal izateko. Era berean, lankidetza-hitzarmen bat ere sinatu zen, bi erakundeen arteko harreman ona berresteko.

  • proiektua eta urteko balantzea

    Azaroaren 19an, EMMOAko ordezkariek proiektua eta urteko balantzea aurkeztu zuten Elgoibarren Euskal Mendizale Federazioaren batzarrean.

  • JULIO VILLAR - ERAKUSKETA

    Azaroaren 18an, Julio Villar mendizale eta nabigatzaileari buruzko erakusketa inauguratu zen Vasco de Camping Elkartearen lokaletan; EMMOAk hainbat objekturekin parte hartu zuen erakusketan.

  • EMFren Artxibo Historikoa

    Otsailean, EMFren Artxibo Historikoa Elgetatik Bilbon dagoen Euskal Herriko Artxibo Historikora lekualdatzeaz arduratu zen EMMOA.

  • EMMOA eta Mendi eta Eskalada Kirolen Nafarroako Federazioa

    Maiatzaren 5ean, EMMOAren eta Mendi eta Eskalada Kirolen Nafarroako Federazioaren arteko hitzarmena sinatu zen Iruñean. Bi erakunde horietako lehendakariek, Txomin Uriartek eta Martin Montañesek, sinatu zuten agiria.

  • “Mendizaletasuna eta gizartea” erakusketa

    Maiatzaren 18an, Bergarako Errekalde jauregian, “Mendizaletasuna eta gizartea” izeneko erakusketa inauguratu zen; Laboratorium Museoak eta Bergarako Udalak antolatu zuten erakusketa, eta EMMOAren ondareko hainbat pieza jarri ziren ikusgai.

  • IMMAren urteko bilera

    Urriaren 5etik 7ra bitartean, EMMOAko lehendakaria eta idazkaria Sabadellen izan ziren gonbidatu gisa IMMAren (International Mountains Museums Alliance) urteko bileran.

  • MENDI BETE DIRU - ERAKUSKETA

    Urtarrilaren 20an, “Mendi bete diru” erakusketaren lehen zikloa inauguratu zen, Igorreko Kultur Aretoan; Ganzabal Mendi Elkarteak antolatu zuen.

  • ANOETA PROYEKTUA

    Donostiako Udalak, kirol-sailaren bitartez, 500 m2-ko gune bat eskaini zion EMMOAri Anoetako estadioan, gaur egun berritzen ari diren instalazioetan, euskal mendizaletasunaren hedapena sustatzeko.

  • EMMOA eta Mendi eta Eskalada Kirolen Nafarroako Federazioa

    Maiatzaren 5ean, EMMOAren eta Mendi eta Eskalada Kirolen Nafarroako Federazioaren arteko hitzarmena sinatu zen Iruñean. Bi erakunde horietako lehendakariek, Txomin Uriartek eta Martin Montañesek, sinatu zuten agiria.

  • MENDI BETE DIRU ERAKUSKETA

    Apirilaren 15ean eman zitzaion amaiera “Mendi bete diru” erakusketaren azken zikloari Bilboko Juventus Klubeko lokaletan, urtebetez baino gehiagoz Euskal Herriko hamaika udalerri igaro ondoren; aipatzekoa da erakusketak izandako harreran ona.

  • EMMOA Zuhaizti Kiroldegian

    Donostiako Udalak, kirol-sailaren bitartez, 130 m2-ko gune bat utzi dio EMMOAri Zuhaizti Kiroldegian; Fundazioaren bulegoak, liburutegia eta funtsen artxiboa kokatuko dira espazio horretan.

LAGUNTZAILEAK

ARANZADI
Logo Aranzadi

1947an sortu zenetik, Aranzadi Zientzia Elkartea etengabe ari da natura-inguruneren eta giza zientzien alorrean ikerketa eta hedapen zientifikoak garatzen; gaur egun, entzute handiko erreferentzia bilakatu da nazioartean, hainbat eta hainbat esparrutan, hala nola Bioaniztasunean, Antropologian eta Historian.

EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOA
Logotipo EMF

Euskal Mendizale Federazioa Elgetan (Gipuzkoa) sortu zen, 1924ko maiatzaren 18an, Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako mendi-elkarteek sustatuta, Federación Vasco-Navarra de Alpinismo izenarekin.

ORONA FUNDAZIOA
Logotipo Orona Fundazioa

Orona Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, eta ORONAren alderik gizatiarrena irudikatzen du. Erakundea osatzen duten pertsonei ez ezik, gizarte osoari ere eman nahi die zerbitzua. Bere helburua gizartearen garapena sustatzea da.

Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea
Logotipo Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea

Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea, erakunde pribatua da, irabazi asmorik gabekoa eta elkartze oinarria duena. Mendi kirolak, eskalada, eta estatutoek aipatzen dituzten gainerako kirol motak sustatzea eta zabaltzea Nafarroako Foru Komunitatean helburu nagusia

JUAN CELAYA FUNDAZIOA
Logotipo Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea

La fundación Juan Celaya es la gestora del patrimonio del que fuera relevante financiero e impulsor de empresas oñatiarra. Celaya se distinguió especialmente por sus decididos apoyos a la cultura vasca y al deporte de nuestra tierra, quedando siempre en el recuerdo su patrocinio de la recordada expedición Tximist al Everest, que en 1974 estuvo a punto de alcanzar la cima del mundo.

DONOSTIAKO UDALA - KIROLAK
Logotipo Donostia Udala Kirolak

Donostiako Udalak, Donostia Kirolaren bitartez, EMMOAren proiektua babesten du udal lokal bat lagatuz, non Fundazioak ezarrita dauka bere behin-behineko egoitza. Bertan, bere fondo eta dokumentuak gordeta daude eta bere dokumentazio zerbitzuak halaber.