Zure laguntzarekin gure mendigoizale historia berreskuratu eta zabaltzeko lanari eutsi ahal izango diogu.- EMMOA Fundazioa
Egin zure dohaintza
Dohaintza hainbat modutan egin dezakezu: banku-transferentzia, Bizum edo Paypal bidez. Dohaintzaren ziurtagiria jaso nahi baduzu PFEZaren aitorpenean desgrabatzeko, zure datu guztiak dituen mezu elektroniko bat bidali behar diguzu administrazioa@emmoa.eus helbidera. (Izen-abizena, NAN-IFK, helbidea, e-posta eta transferentzia zenbakia)
PAYPAL
BIZUM
33517 zenbakira
banku-transferentzia
ES24 2100 6507 7202 0016 4156 kontu zenbakira
DIRU-LAGUNTZAK
Eusko Jaurlaritzako Fundazioen Erregistroan inskribatuta dago EMMOA erakundea (F-387 zk.), eta, beraz, erakundearen jarduerak garatzeko ematen diren diru-laguntza guztiek legeak aurreikusita dituen zerga-salbuespenak dituzte.
ZERTARAKO ERABILIKO DUGU EGINGO DIGUZUN DOHAINTZA?
Hastapen-hastapenetik, EMMOAk helburu izan du euskal mendizaletasunaren ondarea berreskuratu, mantendu eta zabaltzea. Mendeetako memoria kolektibo hau kontserbatzeko asmoz, ahaleginak egin ditu espazio bat sortzeko, non euskal mendizaletasunaren historiak dagokion txokoa izango baitu, datozen belaunaldietara transmisioa bermatuko duena.
-
Kontserbazioa
Euskal Herriko mendizaletasunari eta mendiari dagokien ondare materiala eta immateriala eskuratzea eta zaintzea.
-
Dibulgazioa
Euskal mendizaletasunaren historiaren eta barnean biltzen dituen kirol- eta kultura-dimentsioen zabalkundea sustatzea, bai eta naturaren errespetua ere, mendi-elkarteei, ikastetxeei eta publiko orokorrari zuzendutako erakusketen, hitzaldien eta bestelako jardueren bidez.
-
Ikerketa eta Lankidetza
Funtsen azterketa, kontsulta eta ikerketa bultzatzea: liburutegia, hemeroteka, fototeka, zinemateka, artxibo historikoa eta datu-basea, Euskal Herrian eta munduan goi-mendiarekin lotutako tradizioaren ezagutzan sakontzeko eta horren berri emateko.
Herrialdean, unibertsitate-estamentuen eta estamentu zientifikoen arteko lankidetza sustatzea.
-
Mendigune
Espazio bizia, Euskal Herriko mendizaletasunaren iragana, oraina eta etorkizuna bilduko dituena.