Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Cookie Politika.

EMAN BABESA EMMOARI

Zuk ere lagun diezagukezu Euskal Herriko mendizaletasunaren ondarea gordetzen


Gure mendizaletasunaren ibilbide historiko oparoaren bidez, mendizaletasunaren balioak gizarteari helaraziko dizkion gune fisiko eta sinbolikoa izan nahi du EMMOAk.

Mendia maite duten erakunde, elkarte eta pertsonen laguntza behar dugu:

Gure historia berreskuratzen eta zabaltzen jarraitu ahal izateko
Euskal Herriko mendizaletasunaren iragana, oraina eta geroa elkartuko eta sustatuko dituen gune bat sortzeko.

EMAN ZURE DENBORA ETA TALENTUA DOHAINTZAN

Mendiaren balioak gurekin partekatzen badituzu eta zure talentuaren eta denboraren zati bat ekintza solidarioak garatzeko erabil dezakezula uste baduzu, konta iezaguzu zeintzuk diren zure gaitasunak, eta EMMOAren zer proiektu, zeregin eta ekimenetan lagundu diezagukezun azalduko dizugu. Boluntario talde baten lan altruistari esker sortu zen EMMOA. Zu ere taldeko kide izan zaitezke, eta gure lurraldeko mendien ondarea zaintzen eta hedatzen lagun dezakezu.

BOLUNTARIOA IZAN NAHI DET
MENDI-ELKARTE BAT GARA ETA LAGUNDU NAHI DUGU

Mendi-elkarteok duzue lotura zuzenena mendizaleekin. EAEko eta Nafarroako mendi-elkarte guztien eta elkarte horietako kideen babesa eta lankidetza ezinbestekoa da, EMMOA egiten ari den lanarekin jarraitu ahal izateko.

LAGUNDU NAHI DUT

NEWSLETTER

EMMOA Fundazioak Euskal Herriko mendizaletasunaren ondare historikoa ahanzturatik ateratzeko, berreskuratzeko eta zabalkundea emateko xedez egiten du lan. Egin zaitez gure berripaperaren harpidedun eta berri guztiak jaso.

* Nahitaezkoak

EUSKAL MENDIZALETASUNAREN MUSEOA FUNDAZIOA

ZERGATIK SORTU DUGU EMMOA?

Euskal mendizaletasunaren historiak bete du dagoeneko mendea, eta zaletasun hori bideratu zuten lehenengo belaunaldiak pixkanaka-pixkanaka desagertzen joan dira; era berean, desagertzen joan dira beren jardueren nortasun-ezaugarri ziren zenbait tresna ere, ondare garrantzitsua osatzen zutenak. Ondare horrek desagertzeko zuen arriskuaz jabetuta, mendizale-kolektibo batek, Euskal Mendizale Federazioaren bermearekin, EMMOA Euskal Mendizaletasunaren Museoa Fundazioaren sorrera sustatu du, euskal mendizaletasunaren historiarekin zerikusia duen ondare hori zaintzeko eta gordetzeko.

ZEIN DA GURE PROIEKTUA?

Zaletasunak eta gure historiarekiko errespetuak bultzatuta, EMMOAren sustatzaileok badakigu ondare hori ahanzturatik eta desagertzetik libratzeko hasi dugun proiektu honek mota askotako mugak dituela, eta onartzen dugu hori; hala ere, aurrera egingo dugu, premiazkoa baita guretzat beranduegi baino lehen zeregin horri heltzea.

Gehiago irakurri

DOHAINTZAK ETA BABESLEAK

Partikularrek eta erakundeek egindako dohaintza altruistei esker doa osatzen EMMOAren ondare materiala. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatuta dago EMMOA erakundea, eta, beraz, erakundearen jarduerak garatzeko ematen diren diru-laguntza guztiek legeak aurreikusita dituen zerga-salbuespenak dituzte.

Gehiago irakurri
  • LIBURUTEGI ESPEZIALIZATUA

    EMMOAko liburutegiaren funtsak dohaintzei esker ari dira osatzen, eta mendizaletasunarekin lotutako alderdi guztiak eta mundu osoa hartzen dituzte barnean.

  • EMF-REN ARTXIBO HISTORIKOA

    EMMOA Fundazioa arduratzen da EMFren (Euskal Mendizale Federazioa) artxibo historikoak kudeatzeaz eta zaintzeaz; 1924an sortu zenetik gorde dira artxibo horiek.

  • GOI-MENDIETAKO HEMEROTEKA

    Gure mendizaletasunaren historiaren isla diren prentsako argitalpenetan oinarrituta, hemeroteka bat sortu da, EMFn dauden funts historikoekin eta gai honetan adituak diren kazetarien ekarpenekin.

  • MATERIAL HISTORIKOA BERRESKURATZEA

    Material historiko garrantzitsua gal ez dadin, EMMOA museoari laga edo dohaintzan eman zaizkion objektuak, balio historiko bat dutenak, biltzen eta zaintzen dira, kontserbazio-berme osoarekin.

  • GOI-MENDIETAKO FOTOTEKA

    Partikularrek lagatako edo dohaintzan emandako artxibo guztiak bildu, eskaneatu eta katalogatu nahi ditu EMMOAk, denborarekin gal ez daitezen, eta erabilera publikoa eta kontrolatua izan dezaten.

  • HEDAPEN HISTORIKOA

    Dituen askotariko funtsetan oinarrituta, EMMOAk euskal mendizaletasunaren historiaren hedapena sustatzen du, aldian behin hitzaldiak, emanaldiak edo erakusketak eskainiz.

ENCRUCIJADAS EN EL K2
ENCRUCIJADAS EN EL K2

Desde la ascensión de Abrego y Casimiro en 1986, ningún otro alpinista vasco había regresado a la ...

Gehiago irakurri
NUESTRO PRIMER OCHOMIL
NUESTRO PRIMER OCHOMIL

NUESTRO PRIMER OCHOMIL El 12 de mayo de 2019 se han cumplido cuarenta años desde que una expedici ...

Gehiago irakurri
Las dos lunas del Sahara
Las dos lunas del Sahara

En el verano de 1969, al mismo tiempo que los americano alcanzaban la luna, un reducido grupo de ave ...

Gehiago irakurri
50 AÑOS DE LA TRAGEDIA DEL NARANJO
50 AÑOS DE LA TRAGEDIA DEL NARANJO

En enero de este año de 2019 se cumplió medio siglo de una tragedia que conmovió a todo el monta ...

Gehiago irakurri
EMMOA FUNDAZIOA

Irabazi asmorik gabeko erakunde pribatua da EMMOA Fundazioa (F-387 erreg. zk.), 2013. urtean sortua, Gasteizen, eta euskal mendizaletasunarekin lotutako material historikoa gordetzea du xede; aldi berean, euskal mendizaletasunaren historiaren ezagutza sustatzen du, hitzaldiak, emanaldiak edo erakusketak eskainiz.

PRENTSA

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan gurekin.

Baliabide grafikoak
LAGUNTZAILEAK

Mendizaleek eta erakundeak garatu nahi dituen gai eta jardueretan adituak direnek altruismoz egiten dituzten lanetan oinarritzen dira EMMOAren planteamendu funtzionalak. EMMOAk elkarlanerako gonbita luzatzen die erakundearen helburuekin identifikatzen diren beste erakunde eta zale guztiei.

Lagundu nahi dut
gure berriak
DHAULAGIRI 1979
Euskaldunen lehenengo zortzimilako gailurra. Himalaya eta Karakorum-eko zortzimilatan jarduera eredugarria eduki du euskal mendizaletasunak. Historia honen lehen kapitulua orain dela 40 urte idatzi ...
Argitaratuta 2019-09-24
BESTE WEBGUNEAK
Pyrenaica

Euskal Mendizale Federazioaren aldizkaria

EMF

Euskal Mendizale Federazioa

NFM

Mendi eta Eskalada kirolen Napar Federakundea

FEDME

Federación Española de Deportes de Montaña y Escalada

HARREMANA
Telefonoa:
945 15 11 80 - 659 58 48 56
Helbidea:
Zuhaizti plaza 1, 1. solairua. 20012. Donostia-San Sebastián
Postas 19. 01004. Vitoria-Gasteiz
Emaila:
info@emmoa.eus
NO SOY UN ROBOT
5 + 14 =