Partikularrek lagatako edo dohaintzan emandako artxibo guztiak bildu, eskaneatu eta katalogatu nahi ditu EMMOAk, denborarekin gal ez daitezen, eta erabilera publikoa eta kontrolatua izan dezaten.
BADUZU ARGAZKIRIK?
Euskal mendizaletasunarekin lotutako argazkiak badituzu eta EMMOAri laga edo dohaintzan eman nahi badizkiozu, jarri gurekin harremanetan.
BABESTUTAKO ARGAZKIAK
EMMOAren fototekako funtsetan erregistratuta dauden argazki guztiak jabetza intelektualaren legeek babestuko dituzte, eta ezin izango dira ez merkataritza-helburuekin erabili, ez eta saldu ere.