ERROMAN IZAN DA EMMOA, MENDI-MUSEOEN NAZIOARTEKO BILERAN

ERROMAN IZAN DA EMMOA, MENDI-MUSEOEN NAZIOARTEKO BILERAN
EMMOA Fundazioaren hainbat ordezkari Erroman izan dira egunotan, International Mountain Museums Alliance (IMMA) erakundeak maiatzaren 25ean eta 26an eginiko urteko bileran.Euskal ordezkariekin batera, beste udalerri hauetako mendi-museoen izenean joandakoak ere aritu dira Nazio Batuetako elikadura eta nekazaritzaren FAO erakundearen egoitza ofizialean izandako lan-saioetan: Sabadell (Katalunia), bileraren burutzan, Turin eta Trento (Italia), Chamonix eta Chambéry (Frantzia), Pokara (Nepal), Berna (Suitza), Brasov (Errumania) eta Zakopane (Polonia).
Duela urte batzuetatik hona, gonbidatu berezi gisa bertaratu ohi da EMMOA nazioarteko hitzordu horretara. Aurtengoan, bere proiektuaren hasieraren eta bilakaeraren berri eman du, irudien bidez, eta 2024rako Tolosan benetako museo bat izateko dituen asmoak ere azaldu ditu.
IMMAren hurrengo bilera Turinen izango da, urtebete barru, eta, aurreikuspenak betetzen badira bederen, hantxe aurkeztuko du EMMOAk nazioarteko erakunde horretan eskubide osoko kide izateko hautagaitza.
BERRI GEHIAGO
-
EMMOAk Azpeitiko Mendietxen izango du erakusketa egoitza
EMMOA – Euskal Mendiko Museoaren Fundazioak urrats estrategiko berria eman du euskal alpinismoaren memoria zaindu eta zabaltzeko bere lan ildoan. Jo ...
-
EMMOA IMMA nazioarteko mendi museoen elkargoko kide bihurtu da
EMMOA-Euskal Mendi Museoa, historia egiten ari da. Berriki IMMA Mendiko Museoen Nazioarteko Elkargoko kide izendatu dute, apirilaren 30ean, elkargokoa ...
-
EGUSKIZATARREN HIMALAIARI BURUZKO ERAKUSKETA
Urtarrilaren 23an, Donostiako Club Vasco de Camping Elkartearen egoitzan, "El Himalaya de Javier y Jenny" izeneko erakusketa inauguratu zen. Erakus ...
-
MENDIZALEEN ESKURA DAUDEN EMF ARTXIBOAK
Jesus de la Fuentek EMFren Artxibo Historikoak aztertu eta ordenatu ditu urte askotan zehar, lan nekaezinean. Egun EMMOAri dagokio horien kudeaketa. H ...
-
1974ko TXIMIST ESPEDIZIOA ERAKUSKETA
ERAKUSKETA: 1974ko TXIMIST ESPEDIZIOA, 50 URTE GEROAGO. 1974an euskal talde bat abiatu zen Chomolungma (Everest) mendiko gailurrera iristeko asmoz, T ...
-
Tximist espedizioari aitortza
Everesten lortutako balentriatik 50 urte igaro direnean, Tximist espedizioari aitortza egingo diote Europa Jauregian Hitzordua EMMOA-Euskal Mendiza ...
-
ANGEL ROSEN: HISTORIA-ZATI BAT JOAN ZAIGU
Angel Rosen hil da, euskal mendizaletasunaren ikurra. Hiru hamarkada baino gehiagotan, gure historiaren une garrantzitsuen lekuko eta protagonista iza ...
-
UNIBERTSITATEA MENDIAN GORA
UPV/EHU, Arabako Campuseko Hezkuntza eta Kirol Fakultateak bultzatua, EMMOArekin (Euskal Mendizaletasunaren Museoa) eta EMFrekin (Euskal Mendizale Fed ...
-
Pablo Olmosen pioleta - BOST OIHU ELA-REN AURKA
Dar Dar elkarteak dohaintza egin eta EMMOAri eman dio Bost Oihuen proiektuan lagundu dien pioleta, EMMOAk gorde eta bere ezagutza zabal dezan. Sari ...
-
EMMOA ELGETAN IZAN DA 99. URTEURRENEAN, LIBURUAK EMANEZ
Maiatzaren 18an, Euskal Herriko Alpinismo Federazioa sortu zela 99 urte bete diren egun berean, Elgetako plazan izan da EMMOA, une historiko haren sor ...