Lotu gure sokara lagundu

x

EGUSKIZATARREN HIMALAIARI BURUZKO ERAKUSKETA

EGUSKIZATARREN HIMALAIARI BURUZKO ERAKUSKETA Argitaratuta: 04-02-2025
EGUSKIZATARREN HIMALAIARI BURUZKO ERAKUSKETA
Urtarrilaren 23an, Donostiako Club Vasco de Camping Elkartearen egoitzan, "El Himalaya de Javier y Jenny" izeneko erakusketa inauguratu zen.

Erakusketa CVCEren sorreraren 75. urteurrenaren ospakizunen baitan kokatzen zen, eta Javier eta Jenny Eguzquizari eta Himalaiako gailur garaienekin izan duten harremanari eginiko omenaldia da.

Javier Eguzquiza, Kartajanari ezizenarekin Pyrenaica aldizkarian zortzimilakoen inguruko kronikak sinatzen zituena, bere herrialdean apenas ezaguna bazen ere, Himalayaren konkistari buruzko munduko kronikagile garrantzitsuenetako bat izan da.

Erakusketaren lehen zatia Jennyk margotutako hamabost oleok osatzen dute, zortzi mila metrotik gorako hamalau tontor nagusiak irudikatzen dituztenak (Everestek bi margolan ditu). Irudiek munduko tontorrik garaienetatik doan ibilbide estetikoa osatzen dute, igoera esanguratsuenen historia iradokitzaileari buruzko azalpenetan oinarrituta, euskal mendizaleek egindako lorpenak bereziki nabarmenduz.

Himalayako erakusketa bisual hau, himalayismoaren historiarekin lotutako balio historiko handiko liburu bilduma batekin osatzen da. Liburu horiek Javier Eguzquizak EMMOAri utzitako lau mila titulu baino gehiagoko aparteko liburutegian daude, eta gai horri buruzko munduko bildumarik onenetakoa osatzen dute.


BERRI GEHIAGO