Lotu gure sokara lagundu

x

MENDIZALEEN ESKURA DAUDEN EMF ARTXIBOAK

MENDIZALEEN ESKURA DAUDEN EMF ARTXIBOAK Argitaratuta: 03-08-2024
MENDIZALEEN ESKURA DAUDEN EMF ARTXIBOAK
Jesus de la Fuentek EMFren Artxibo Historikoak aztertu eta ordenatu ditu urte askotan zehar, lan nekaezinean. Egun EMMOAri dagokio horien kudeaketa. Honezkero osorik digitalizatuta daude, hasieratik 1970era arte.
Guztira 12.337 irudi dira. Datu-basean, 912 erregistro daude, eta horietatik 571 digitalizatuta daude jada (70eko hamarkadaren hasierako data duten dokumentuak eta serieak). Hortaz, 342 erregistro falta dira, oraindik historikoak ez diren eta sarbide librekoak ez diren dokumentu modernoagoei dagozkienak.
Artxiboak Euskadiko Artxibo Historikoaren eraikin bikainean daude gordeta (Maria Diaz de Haro kalea 3, Bilbao), eta aurrez aurre kontsulta daitezke, baita internet bidez ere.
Lehendakariak orain dela gutxi nabarmendu duenez, «memoriarik gabe, pertsonak eta herriak ez dira ezer».


BERRI GEHIAGO