Lotu gure sokara lagundu

x

UNIBERTSITATEA MENDIAN GORA

UNIBERTSITATEA MENDIAN GORA Argitaratuta: 14-02-2024
UNIBERTSITATEA MENDIAN GORA
UPV/EHU, Arabako Campuseko Hezkuntza eta Kirol Fakultateak bultzatua, EMMOArekin (Euskal Mendizaletasunaren Museoa) eta EMFrekin (Euskal Mendizale Federazioa) akordio batera iritsi zen unibertsitateko ikasleak mendialdera hurbiltzeko eta, gainera, mendizaleak unibertsitateko campusean sar daitezen errazteko.

Hirugarren urtez jarraian, jarduera bikoitza egingo da Arabako Campuseko Unibertsitate-Pabiloian, Kirol Zuzendaritzak sustatuta.

26 eta 27an, EMF/FVMk, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzarekin batera, mendiko prebentzioari eta lehen sorospenei buruzko tailerrak emango ditu

-Otsailak 26 astelehena, 18:00-20:30
ARRISKUEN KUDEAKETAREKIN LOTUTAKO ALDERDIAK Iñaki Garai (Kiri) EMF-FVMko Zuzendari Teknikoa
-Otsailak 27 asteartea, 18:00-20:30
LARRIALDIAN JARRAITU BEHARREKO JARDUKETA-PROTOKOLOAK ETA MENDIKO SEURTASUN PROCEDURA Kepa Lizarraga, Kirol Medikuntza

MAHAI INGURUAK
-Otsailak 28 asteazkena, 19:00-20:30
MENDI TALDEEN ORAINA ETA ETORKIZUNA
Delia García (Gazteiz MT), Fernando Casi (SE Manuel Iradier), Susana Martínez (Goiena MT), Andoni Elejalde (Mendiko Lagunak), Amado López de Ipiña (Altzania MK)
Moderatzailea: Ainhoa Valenciano
Gasteizko eta inguruko klubetako presidenteek klub bakoitzaren tipologia eta izaera, gaur egun garatzen diren jarduera nagusiak eta aurre egin behar dieten arazoei irtenbidea emateko proposamenak azalduko dituzte.

-Otsailak 29 osteguna, 19:00-20:30
MENDIKO ESPERIENTZIAK GENERO IKUSPEGITIK
Sonia Casas (Alpinismoa), Oihana Azkorbebeitia (Karrerak), Kerstin Luhr (Mendiko bizikleta), Zuriñe Arrue (Eskalada)
Moderatzailea: Sara Maldonado (UPV/EHU)
ARGAZKI ERLAZIONATUTAK


BERRI GEHIAGO