FRANTZISKO XABIERKOAEN BURUAREN BERRAGERPEN BITXIA

FRANTZISKO XABIERKOAEN BURUAREN BERRAGERPEN BITXIA
Frantzisko Xabierkoaren brontzezko estatuaren burua, 1985az geroztik galduta zegoena ankerren batek Hiru Erregeen Mahaiko gailurretik kolpeka bota zuenetik, modu misteriotsuan agertu berri da, 38 urteren ostean.Apirilaren 24an, astelehena, identifikatu ez zen pertsona batek kaxa bat eman zion Mendi eta Eskalada Kirolen Nafarroako Federazioko zuzendarietako bati. Barruan zer egongo, eta santuaren burua, hainbeste urtez galdutzat emanikoa.
Pieza hori Nafarroa Kirol Elkartearen eskuetan dago orain, hain zuzen ere erakunde horrek ipini baitzuen estatua Nafarroako Pirinioetako tontor hartan 1955ean.
Xabierko santuaren irudia, garaieran 80 cm ingurukoa, askoz ere luzeagoa zen beste baten ordez jarri zuten. Lehengo hark bi metrotik gora zituen, eta Nafarroa Kirol Elkartearen ekimenez jarri zuten hura ere, leku hartan bertan, 1952ko abuztuaren 16an. Urte hartako neguan bertan, ordea, ekaitzaldi batean, tximista batek hondatu egin zuen estatua erraldoi hura. Belaguako Fidel Gorria artzainak aurkitu zuen burua, hilabete batzuk geroago, eta Nafarroa Kirol Elkarteari eman zion. Gaur egun, haren egoitzan dago ikusgai.
Jarautako elkarteak erabakiko du orain zer egin brontzezko buru agertu berriarekin; hots, hormigoizko garai batekoaren ondoan ipini edo beste lekuren batean jarri. Argitu gabe geratu da nork eta zergatik entregatu zuen, eta non egon den gordeta halako pieza historikoa ia berrogei urtez.
BERRI GEHIAGO
-
EMMOAk Azpeitiko Mendietxen izango du erakusketa egoitza
EMMOA – Euskal Mendiko Museoaren Fundazioak urrats estrategiko berria eman du euskal alpinismoaren memoria zaindu eta zabaltzeko bere lan ildoan. Jo ...
-
EMMOA IMMA nazioarteko mendi museoen elkargoko kide bihurtu da
EMMOA-Euskal Mendi Museoa, historia egiten ari da. Berriki IMMA Mendiko Museoen Nazioarteko Elkargoko kide izendatu dute, apirilaren 30ean, elkargokoa ...
-
EGUSKIZATARREN HIMALAIARI BURUZKO ERAKUSKETA
Urtarrilaren 23an, Donostiako Club Vasco de Camping Elkartearen egoitzan, "El Himalaya de Javier y Jenny" izeneko erakusketa inauguratu zen. Erakus ...
-
MENDIZALEEN ESKURA DAUDEN EMF ARTXIBOAK
Jesus de la Fuentek EMFren Artxibo Historikoak aztertu eta ordenatu ditu urte askotan zehar, lan nekaezinean. Egun EMMOAri dagokio horien kudeaketa. H ...
-
1974ko TXIMIST ESPEDIZIOA ERAKUSKETA
ERAKUSKETA: 1974ko TXIMIST ESPEDIZIOA, 50 URTE GEROAGO. 1974an euskal talde bat abiatu zen Chomolungma (Everest) mendiko gailurrera iristeko asmoz, T ...
-
Tximist espedizioari aitortza
Everesten lortutako balentriatik 50 urte igaro direnean, Tximist espedizioari aitortza egingo diote Europa Jauregian Hitzordua EMMOA-Euskal Mendiza ...
-
ANGEL ROSEN: HISTORIA-ZATI BAT JOAN ZAIGU
Angel Rosen hil da, euskal mendizaletasunaren ikurra. Hiru hamarkada baino gehiagotan, gure historiaren une garrantzitsuen lekuko eta protagonista iza ...
-
UNIBERTSITATEA MENDIAN GORA
UPV/EHU, Arabako Campuseko Hezkuntza eta Kirol Fakultateak bultzatua, EMMOArekin (Euskal Mendizaletasunaren Museoa) eta EMFrekin (Euskal Mendizale Fed ...
-
Pablo Olmosen pioleta - BOST OIHU ELA-REN AURKA
Dar Dar elkarteak dohaintza egin eta EMMOAri eman dio Bost Oihuen proiektuan lagundu dien pioleta, EMMOAk gorde eta bere ezagutza zabal dezan. Sari ...
-
ERROMAN IZAN DA EMMOA, MENDI-MUSEOEN NAZIOARTEKO BILERAN
EMMOA Fundazioaren hainbat ordezkari Erroman izan dira egunotan, International Mountain Museums Alliance (IMMA) erakundeak maiatzaren 25ean eta 26an e ...