Lotu gure sokara lagundu

x

JULENE ETXENIKE MENDIZALE AITZINDARIA HIL DA

JULENE ETXENIKE MENDIZALE AITZINDARIA HIL DA Argitaratuta: 10-03-2023
JULENE ETXENIKE MENDIZALE AITZINDARIA HIL DA
Martxoaren 6an Miren Julene Etxenike Arana hil zen Irunen, Euskal Herriko mendizale aitzindarietako bat, 90 urte zituela.
Fernando Etxenike mendizale irundar ospetsuaren alaba, 18 urte baino ez zituela, estatuko lehenengo emakumea izan zen Torrecedero mendiaren tontorrera igotzen. Handik egun batzuetara, aitarekin eta Europako Mendietako Alfonso Martínez gida enblematikoarekin batera, Naranjo de Bulnes eskalatu zuen lehen euskal emakumea bihurtu zen. Hitz hauexek idatzi zituen sinaduren liburuan: «Harro sentitzen naiz mendi honetara etorri den lehen emakume alpinista eusko-nafarra izateaz». 1951ko abuztuaren 11 zen.
Geroko urteetan beste igoera gogoangarri ugari egin zituen Julenek, hala nola Mont Blanc mendira. Urteetan aurrera joanda ere ez zion mendira joateari utzi; Nepalen, adibidez, Khumbu mendigunean, Kala Patthar igo zuen (5.643 m).


BERRI GEHIAGO

  • ERROMAN IZAN DA EMMOA, MENDI-MUSEOEN NAZIOARTEKO BILERAN

    EMMOA Fundazioaren hainbat ordezkari Erroman izan dira egunotan, International Mountain Museums Alliance (IMMA) erakundeak maiatzaren 25ean eta 26an e ...

  • EMMOA ELGETAN IZAN DA 99. URTEURRENEAN, LIBURUAK EMANEZ

    Maiatzaren 18an, Euskal Herriko Alpinismo Federazioa sortu zela 99 urte bete diren egun berean, Elgetako plazan izan da EMMOA, une historiko haren sor ...

  • EMMOA, UPV/EHU-REN MENDIAN GORA BIGARREN JARDUNALDIETAN, GASTEIZEN

    EMMOA Fundazioak maiatzaren 9an, 10ean eta 11n Gasteizko campusean izandako «Unibertsitatea MENDIAN GORA» jardunaldiak antolatzen parte hartu du big ...

  • UNIBERTSITATEA MENDIAN GORA

    2023ko MAIATZAREN 9,10,11n Lekua: Micaela Portilla Ikergunea - Gasteiz AUTOBABESA ETA SEGURTASUNA MENDIAN IKASTAROA 2023ko MAIATZAREN 9,10 - 18: ...

  • FRANTZISKO XABIERKOAEN BURUAREN BERRAGERPEN BITXIA

    Frantzisko Xabierkoaren brontzezko estatuaren burua, 1985az geroztik galduta zegoena ankerren batek Hiru Erregeen Mahaiko gailurretik kolpeka bota zue ...

  • GREGORIO ARIZEK DOHAINTZA EREDUGARRIA EGIN DU

    Gregorio Arizek, nafar espedizioetako buruzagi historikoak, EMMOA fundazioarekiko lankidetzaren aldeko jokabide eredugarria erakutsi du, bere mendi-on ...

  • MENDIAN GORA, ANTZUOLAN

    Mendian Gora erakusketa, euskal mendizaletasunaren historia 23 paneletan biltzen duena, Antzuolako Olaran aretoan dago ikusgai. Arrola klubaren ekimen ...

  • EUSKAL MENDIZALETASUNAREN MUSEOA TOLOSAN GORPUZTUKO DA

    Gauzatzear dago EMMOA Fundazioak hamar urtez baino gehiagoz amesturiko proiektua: euskal mendizaletasunari haren historia gordeko eta zabalduko duen m ...

  • ROGE BLASCO, APALTASUNAREN IKUR

    Kazetaritzan berrogei urtetik gora eman ostean, irratigintzan batik bat, Radio Euskadiren uhinetatik agur esatera doa Roge Blasco, bere ibilbide profe ...

  • EMMOA, PERUKO GAILURRETAN

    Pou anaiek, Micher Quito perutarrarekin batera, bide berri bat zabaldu dute Peruko Cordillera Blanca mendikatean; zehazki, 5.450 m dituen Urus Mendeba ...