Lotu gure sokara lagundu

x

MENDIAN GORA, ANTZUOLAN

MENDIAN GORA, ANTZUOLAN Argitaratuta: 23-12-2022
MENDIAN GORA, ANTZUOLAN
Mendian Gora erakusketa, euskal mendizaletasunaren historia 23 paneletan biltzen duena, Antzuolako Olaran aretoan dago ikusgai. Arrola klubaren ekimena izan da, bere berrogeita hamargarren urteurrena ospatzeko. Erakusketa abenduaren 15ean inauguratu zen, eta, horretarako, oso mahai-inguru interesgarri bat antolatu zuten, mendiko kluben orainari eta etorkizunari buruzkoa. Bertan inguruko klubetako ordezkariek parte hartu zuten: Antzuola (Arrola), Oñati (Aloña Mendi), Arrasate (Besaide), Bergara (Pol Pol), Aramaio (Orixol) eta Elgeta (Kantsatzeke). Gipuzkoako Mendizale Federazioa ere bertan egon zen.


BERRI GEHIAGO