EUSKAL MENDIZALETASUNAREN MUSEOA TOLOSAN GORPUZTUKO DA

EUSKAL MENDIZALETASUNAREN MUSEOA TOLOSAN GORPUZTUKO DA
Gauzatzear dago EMMOA Fundazioak hamar urtez baino gehiagoz amesturiko proiektua: euskal mendizaletasunari haren historia gordeko eta zabalduko duen museoa eskaintzekoa, alegia.Asteazkenean mamitu zen albiste hau, hilaren 23an, Tolosan, bertan zirela udalerriko alkatea, Olatz Peón, eta Udalbatza osatzen duten alderdietako zinegotziak: Patxi Amantegi (EAJ-PNV), Andu Martinez de Rituerto (EH Bildu) eta Joxemari Villanueva (PSOE). Baterako agiri bat sinatu zuten, Tolosako Udalak EMMOA Fundazioari Arkaute txaletaren erabilera lagatzeko –hain zuzen ere, eraikin horren aurrean izan zen ekitaldia–, eta haren barrualdean eta ingurunean Euskal Mendizaletasunaren Museoa kokatzeko. Akordioak zehaztutakoaren arabera, Udala arduratuko da eraikinaren barrualdea birgaitzeaz.
Akordioaren bidez, gorpuztu egingo da euskal mendizaletasunak duela ia mende batez bultzaturiko nahia. Sinatu zutenen artean izan zen EMMOAko presidentea, Txomin Uriarte, bai eta, berrespena emanez, Euskal Mendizale Federazioko presidente Zigor Egia eta Mendi eta Eskalada Kirolen Nafarroako Federazioko presidente Martín Montañés ere.
Bi kirol-erakundeek, 50.000 federatu inguru ordezkatzen dituztela, arkitektura- eta museo-proiektuak idazteak eragindako kostuak ordaintzeko konpromisoa hartu dute. EMMOA, bestalde, museoa kudeatzeaz arduratuko da, eta azken urteotan dohaintzen bidez bildu duen ondarea eskainiko du ekarpen gisa: balio historikoa daukaten hirurehun objektu baino gehiago, bost mila liburu eta beste horrenbeste antzinako argazki, hemeroteka espezializatu eder bat eta zenbait grabaketa, filmaketa, mapa eta dokumentu.
Sinatzaileek adierazitakoaren arabera, Arkaute txaleta egokitzeko lanak 2024. urtearen erdialdera amaitzea dago aurreikusita, 1924an Elgetan Euskal Herriko Alpinismo Federazioa sortu izanaren mendeurrenarekin bat.
Hautatutako egoitza estilo neoeuskalduneko txalet bat da. Tolosako Larramendi auzoan dago kokatuta, oinezkoen eremu zabal batean, zuhaitz sendoek mugatutako parke batez inguratuta. Eraikina Ruiz de Arkaute sendiaren egoitza izan zen behinola, eta La Esperanza zuen orduan izena, familiak handik hurbil zeukan paper-fabrikak bezala. Hiru solairu eta sotoa ditu, eta orotara 350 m2-ko azalera du erakusketak egiteko. Udalaren ardurapeko bulego txiki bat ere izango da bertan, ingurumen-sustapenari eta -heziketari eskainia.
BERRI GEHIAGO
-
JULENE ETXENIKE MENDIZALE AITZINDARIA HIL DA
Martxoaren 6an Miren Julene Etxenike Arana hil zen Irunen, Euskal Herriko mendizale aitzindarietako bat, 90 urte zituela. Fernando Etxenike mendiza ...
-
MENDIAN GORA, ANTZUOLAN
Mendian Gora erakusketa, euskal mendizaletasunaren historia 23 paneletan biltzen duena, Antzuolako Olaran aretoan dago ikusgai. Arrola klubaren ekimen ...
-
ROGE BLASCO, APALTASUNAREN IKUR
Kazetaritzan berrogei urtetik gora eman ostean, irratigintzan batik bat, Radio Euskadiren uhinetatik agur esatera doa Roge Blasco, bere ibilbide profe ...
-
EMMOA, PERUKO GAILURRETAN
Pou anaiek, Micher Quito perutarrarekin batera, bide berri bat zabaldu dute Peruko Cordillera Blanca mendikatean; zehazki, 5.450 m dituen Urus Mendeba ...
-
EMMOAK ELGETAREKIN PARTEKATUKO DU BERE LIBURUTEGIA
EMMOA Fundazioak (Euskal Mendizaletasunaren Museoa) hitzarmen bat sinatu du Elgetako Udalarekin, bertako liburutegian Fundazioaren funtsekin hornituta ...
-
MENDIAN GORA erakusketa, Gorbeiako parketxean
MENDIAN GORA erakusketa Gorbeiako Parke Naturaleko Interpretazio Zentroan inauguratu berri da. Hori horrela, Euskal mendizaletasunaren une enblematiko ...
-
MENDIAN GORA LEGAZPIN
EMMOAk sortutako «Mendian Gora» erakusketa Legazpin izan zen, euskal mendizaletasunaren historia laburbiltzen duten hogeita bi panelekin. Burdino ...
-
AGUR JUAN IGNACIO LORENTERI
Juan Ignacio Lorente, euskal mendizaletasunaren historiako izenik enblematikoenetako bat, martxoaren 20an hil zen, Gasteizen, 82 urte zituela. Loren ...
-
MENDIAN GORA - Helmuga EITB
ETB1eko Helmuga saioak 11 minutuko erreportaje bat eskaini dio EMMOA Fundazioak Bilbon proposatu eta antolatutako «Mendian Gora» erakusketari. Berta ...
-
MENDIAN GORA - Bilbon
MENDIAN GORA ERAKUSKETAREN INAUGURAZIOA BILBOKO ALDE ZAHARREKO 10 ERAKUSLEIHOTAN. MENDIAN GORA erakusketak Euskal Herriko mendizaletasunaren histor ...