MENDIAN GORA erakusketa, Gorbeiako parketxean

MENDIAN GORA erakusketa, Gorbeiako parketxean
MENDIAN GORA erakusketa Gorbeiako Parke Naturaleko Interpretazio Zentroan inauguratu berri da. Hori horrela, Euskal mendizaletasunaren une enblematikoen memoria bi hilabetez ikusgai egongo da Sarriako Parketxeko areto nagusian. Orotara 22 panel dira, argazki eta testu elebidunak dituztenak. Horietan, EMMOA Fundazioak euskal mendizaleen ehun urte baino gehiagoko bizipenak, datuak eta pasadizoak aletu ditu; gure gailurretan hasiera batean, eta mundu osoko mendiguneetan gero.Bertan bisitariek euskal mendizaletasunean erreferente izan diren gizon eta emakumeak ezagutu ahal izango dituzte; moldeak hautsiz eta, kasu askotan, beren garaiari aurrea hartuz, mendizaletasunaren aitzindari izan direnak, XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran. Argazki historikoen bidez, Euskal Mendizale Federazioaren sorrera ikusiko dute, eta Pirinioetara, Europako Mendietara eta Alpeetara abiatu ziren lehen eskalatzaileen urratsak jarraitu. Bisitariek Tximist espedizio historikoa gogoratu eta Everesteko lehen espedizioetara hurbiltzeko aukera izango dute, eta baita munduan zehar planetako mendi garaienetan ibili ziren alpinista ausartak ezagutzeko aukera ere. Horiek, gau egun, jarduera ikusgarriak egiten jarraitzen baitituzte horma handietan zintzilik, eskiatzen, eskalatzen edo mendian korrika.
Parke Naturaletan ibiltzen den jendea eta Parketxera hurbiltzen dena natura, aire zabaleko bizitza eta mendia maite duen jendea da. Hilabete hauetan MENDIAN GORA erakusketa gozatu ahal izango dute, eta seme-alabei erakutsi nor diren bidea ireki eta gure baitan mendiarekiko pasioa piztu duten mendizaleak.
BERRI GEHIAGO
-
EMMOAk Azpeitiko Mendietxen izango du erakusketa egoitza
EMMOA – Euskal Mendiko Museoaren Fundazioak urrats estrategiko berria eman du euskal alpinismoaren memoria zaindu eta zabaltzeko bere lan ildoan. Jo ...
-
EMMOA IMMA nazioarteko mendi museoen elkargoko kide bihurtu da
EMMOA-Euskal Mendi Museoa, historia egiten ari da. Berriki IMMA Mendiko Museoen Nazioarteko Elkargoko kide izendatu dute, apirilaren 30ean, elkargokoa ...
-
EGUSKIZATARREN HIMALAIARI BURUZKO ERAKUSKETA
Urtarrilaren 23an, Donostiako Club Vasco de Camping Elkartearen egoitzan, "El Himalaya de Javier y Jenny" izeneko erakusketa inauguratu zen. Erakus ...
-
MENDIZALEEN ESKURA DAUDEN EMF ARTXIBOAK
Jesus de la Fuentek EMFren Artxibo Historikoak aztertu eta ordenatu ditu urte askotan zehar, lan nekaezinean. Egun EMMOAri dagokio horien kudeaketa. H ...
-
1974ko TXIMIST ESPEDIZIOA ERAKUSKETA
ERAKUSKETA: 1974ko TXIMIST ESPEDIZIOA, 50 URTE GEROAGO. 1974an euskal talde bat abiatu zen Chomolungma (Everest) mendiko gailurrera iristeko asmoz, T ...
-
Tximist espedizioari aitortza
Everesten lortutako balentriatik 50 urte igaro direnean, Tximist espedizioari aitortza egingo diote Europa Jauregian Hitzordua EMMOA-Euskal Mendiza ...
-
ANGEL ROSEN: HISTORIA-ZATI BAT JOAN ZAIGU
Angel Rosen hil da, euskal mendizaletasunaren ikurra. Hiru hamarkada baino gehiagotan, gure historiaren une garrantzitsuen lekuko eta protagonista iza ...
-
UNIBERTSITATEA MENDIAN GORA
UPV/EHU, Arabako Campuseko Hezkuntza eta Kirol Fakultateak bultzatua, EMMOArekin (Euskal Mendizaletasunaren Museoa) eta EMFrekin (Euskal Mendizale Fed ...
-
Pablo Olmosen pioleta - BOST OIHU ELA-REN AURKA
Dar Dar elkarteak dohaintza egin eta EMMOAri eman dio Bost Oihuen proiektuan lagundu dien pioleta, EMMOAk gorde eta bere ezagutza zabal dezan. Sari ...
-
ERROMAN IZAN DA EMMOA, MENDI-MUSEOEN NAZIOARTEKO BILERAN
EMMOA Fundazioaren hainbat ordezkari Erroman izan dira egunotan, International Mountain Museums Alliance (IMMA) erakundeak maiatzaren 25ean eta 26an e ...