AGUR JUAN IGNACIO LORENTERI

AGUR JUAN IGNACIO LORENTERI
Juan Ignacio Lorente, euskal mendizaletasunaren historiako izenik enblematikoenetako bat, martxoaren 20an hil zen, Gasteizen, 82 urte zituela.Lorente 1939ko abenduaren 10ean jaio zen, Gasteizen, eta bizi osoan izan zuen Arabako hiriburua bizileku. Sendagilea zen ogibidez –ospe handikoa, gainera–, oftalmologian espezialista; hartara, lagun guztien eta mendizale askoren begiak zaindu zituen.
Gaztetandik zaletu zen mendiarekin eta eskiarekin, eta hainbat txapelketetan parte hartu zuen iraupen eskiaren modalitatean. Nolanahi ere, alpinismoa izan bere kirol-ibilbidearen ardatza.
Etxaurin eta Atxarte hasi zen eskalatzen, eta berehala jo zuen Europako mendietara, Pirinioetara eta Alpeetara. Belaunaldi itzel bat osatu zuen beste hainbat gizon-emakumerekin batera, eta 1967an Andeetara egindako lehen euskal espedizioaren buru izan zen. Hiru gailur birjin eskalatu zituzten Peruko Cordillera Blanca mendilerroan.
Esperientzia horrek garai hartan ezin lortuzkoa zirudien helburu bat ezartzera bultzatu zuen taldea: Everestera igotzea. Gorabehera ofizial andana gainditu ostean, 1974an Nepal aldera abiatu zen Tximist espedizio historikoa, Lorente zuela lider eta sendagile, munduko tontorrik garaienera iristeko gogoz.
Ametsa egia bihurtzear zeudenean, tontorretik 400 metro eskasera, beheranzko bidea hartu behar izan zuten, haize bortitz zakarraren eraginez. Nahigabe hori, dena den, pizgarri izango zen, eta 1980an berriro egin zuten ahalegina: orduan ere Juan Ignacio izanik buru, beste espedizio bat kanpatu zen Khumbu glaziarrean. Eta orduan bai, Martin Zabaletaren indar eta kemenari esker, burutu zuten talde osoaren egitasmoa. Maiatzaren 14 ahaztezin hartan, ikurrina munduko punturik gorenean zabalduta, Lorentek eta bere espedizioko kideek biribildu egin zuten beren kirol eta giza ibilbide aparta.
Argazki historiko batean erretratatuta geratu zen ikurrin hori bera, hain zuzen ere, dohaintzan eman zion 2020an Juan Ignaciok EMMOA Fundazioari, baita berak egindako Everesteko maketa zinez eder bat ere, bere bizitzako esperientziarik sakonenen agertoki.
BERRI GEHIAGO
-
EMMOAk Azpeitiko Mendietxen izango du erakusketa egoitza
EMMOA – Euskal Mendiko Museoaren Fundazioak urrats estrategiko berria eman du euskal alpinismoaren memoria zaindu eta zabaltzeko bere lan ildoan. Jo ...
-
EMMOA IMMA nazioarteko mendi museoen elkargoko kide bihurtu da
EMMOA-Euskal Mendi Museoa, historia egiten ari da. Berriki IMMA Mendiko Museoen Nazioarteko Elkargoko kide izendatu dute, apirilaren 30ean, elkargokoa ...
-
EGUSKIZATARREN HIMALAIARI BURUZKO ERAKUSKETA
Urtarrilaren 23an, Donostiako Club Vasco de Camping Elkartearen egoitzan, "El Himalaya de Javier y Jenny" izeneko erakusketa inauguratu zen. Erakus ...
-
MENDIZALEEN ESKURA DAUDEN EMF ARTXIBOAK
Jesus de la Fuentek EMFren Artxibo Historikoak aztertu eta ordenatu ditu urte askotan zehar, lan nekaezinean. Egun EMMOAri dagokio horien kudeaketa. H ...
-
1974ko TXIMIST ESPEDIZIOA ERAKUSKETA
ERAKUSKETA: 1974ko TXIMIST ESPEDIZIOA, 50 URTE GEROAGO. 1974an euskal talde bat abiatu zen Chomolungma (Everest) mendiko gailurrera iristeko asmoz, T ...
-
Tximist espedizioari aitortza
Everesten lortutako balentriatik 50 urte igaro direnean, Tximist espedizioari aitortza egingo diote Europa Jauregian Hitzordua EMMOA-Euskal Mendiza ...
-
ANGEL ROSEN: HISTORIA-ZATI BAT JOAN ZAIGU
Angel Rosen hil da, euskal mendizaletasunaren ikurra. Hiru hamarkada baino gehiagotan, gure historiaren une garrantzitsuen lekuko eta protagonista iza ...
-
UNIBERTSITATEA MENDIAN GORA
UPV/EHU, Arabako Campuseko Hezkuntza eta Kirol Fakultateak bultzatua, EMMOArekin (Euskal Mendizaletasunaren Museoa) eta EMFrekin (Euskal Mendizale Fed ...
-
Pablo Olmosen pioleta - BOST OIHU ELA-REN AURKA
Dar Dar elkarteak dohaintza egin eta EMMOAri eman dio Bost Oihuen proiektuan lagundu dien pioleta, EMMOAk gorde eta bere ezagutza zabal dezan. Sari ...
-
ERROMAN IZAN DA EMMOA, MENDI-MUSEOEN NAZIOARTEKO BILERAN
EMMOA Fundazioaren hainbat ordezkari Erroman izan dira egunotan, International Mountain Museums Alliance (IMMA) erakundeak maiatzaren 25ean eta 26an e ...