MENDIAN GORA - Bilbon

MENDIAN GORA - Bilbon
MENDIAN GORA ERAKUSKETAREN INAUGURAZIOA BILBOKO ALDE ZAHARREKO 10 ERAKUSLEIHOTAN.MENDIAN GORA erakusketak Euskal Herriko mendizaletasunaren historiako giltzarri nagusiak gogorarazi nahi ditu. Berariaz erakusketarako osatu diren 20 azalpen-panelekin batera, balio sinboliko handiko materialak erakutsiko dira, itzal handiko mendizaleek edo horien senitartekoek EMMOA Fundazioari (Euskal Mendizaletasunaren Museoa) emandakoak.
Iraganeko, oraingo edo etorkizuneko mendizaleen jatorrizko materialak erakutsiko dira, originalak. Esate baterako, 1924ko lehen eskalada hartako iltzea ikus dezakegu (Fraile mendikoa), edota Martin Zabaletak 1980an Everest mendiaren gailurrean zabaldu zuen ikurrina, edo gaur egun Pou Anaiek munduan zehar eskalatzen dabiltzanean erabiltzen duten materiala. Mendizaleak garai bakoitzeko arropa jantzita ikusi ahal izango dira.
ANTOLATZAILEA:
EMMOA - Euskal Mendizaletasunaren Museoa Fundazioa
BABESLEA:
Bilbao Ekintza, Juan Celaya Letamendia Fundazioa
LAGUNTZAILEAK:
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdia, Fotoprix, Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkartea, "Pangea The Travel Store" bidaia agentzia
ERAKUSKETAREN IRAUPENA:
2021eko azaroaren 29tik 2022ko urtarrilaren 16ra.
NON IKUSI AHAL IZANGO DA MENDIAN GORA ERAKUSKETA?
Bilboko Alde Zaharreko 10 erakusleihotan:
01- Somera 17
02- Artecalle 18
03- Belosticalle 6
04- Belosticalle 7
05- Lotería 3
06- Víctor 4
07-08- Cruz 11
ERAKUSKETAREN ZIRKUITUA
Erakusketaren helburua bisitariek zirkuitu osoa zeharkatzea da, gure mendizaletasunaren mugarriak ordena kronologikoan ikusteko aukera izan dezaten (eta, bide batez, Alde Zaharrean ibili daitezen). Horretarako, erakusleiho bakoitzean aurreko erakusleihoaren eta hurrengoaren kokapena adierazten duten geziak jarriko dira. Halaber, QR kodeen bidez erakusgai jarritako objektu bakoitzak atzean dituen istorioetan patxada handiagoz sakondu ahal izango da, eta track bat ere eskainiko da mendizaleek ibilbidearekin goza dezaten.
ERAKUSKETA IBILTARIA
Gasteizen egin den erakusketa honek Euskal Herriko beste herri batzuk bisitatuko ditu, beste bi hiriburuetatik hasita. Horrela, txoko guztietara eraman ahal izango da gure mendizaletasunaren testigantza, gaur egungoak eta hurrengo belaunaldiek bere balioez gozatzeko aukera izan dezaten.
PROTAGONISTEKIN EGINIKO BISITA GIDATUAK
MENDIAN GORA erakusleihoetan dagoen denboran, Covid 19ren pandemiak bilkura jendetsuak egiteko ezartzen dituen mugez jabetuz, talde txikientzako bisita gidatuak antolatzen saiatuko gara, gure alpinismoaren protagonistetako batzuen eskutik edo EMMOA-ko zuzendaritza taldeko kideen eskutik.
ERAKUSKETA HONEN BI GAKO
Hiritarrei zuzendutako jarduera bat da, Alde Zaharreko kaleak eta merkataritza bizi mantentzeko asmoz sortua.
Aire zabaleko eta masifikatu gabeko erakusketa handi bat da, bizi ditugun une latz hauetan behar diren osasun-neurriak soberan betetzen dituena. Bisita eta gozamen ordutegirik zabalenak ahalbidetzen ditu.
BERRI GEHIAGO
-
ERROMAN IZAN DA EMMOA, MENDI-MUSEOEN NAZIOARTEKO BILERAN
EMMOA Fundazioaren hainbat ordezkari Erroman izan dira egunotan, International Mountain Museums Alliance (IMMA) erakundeak maiatzaren 25ean eta 26an e ...
-
EMMOA ELGETAN IZAN DA 99. URTEURRENEAN, LIBURUAK EMANEZ
Maiatzaren 18an, Euskal Herriko Alpinismo Federazioa sortu zela 99 urte bete diren egun berean, Elgetako plazan izan da EMMOA, une historiko haren sor ...
-
EMMOA, UPV/EHU-REN MENDIAN GORA BIGARREN JARDUNALDIETAN, GASTEIZEN
EMMOA Fundazioak maiatzaren 9an, 10ean eta 11n Gasteizko campusean izandako «Unibertsitatea MENDIAN GORA» jardunaldiak antolatzen parte hartu du big ...
-
UNIBERTSITATEA MENDIAN GORA
2023ko MAIATZAREN 9,10,11n Lekua: Micaela Portilla Ikergunea - Gasteiz AUTOBABESA ETA SEGURTASUNA MENDIAN IKASTAROA 2023ko MAIATZAREN 9,10 - 18: ...
-
FRANTZISKO XABIERKOAEN BURUAREN BERRAGERPEN BITXIA
Frantzisko Xabierkoaren brontzezko estatuaren burua, 1985az geroztik galduta zegoena ankerren batek Hiru Erregeen Mahaiko gailurretik kolpeka bota zue ...
-
GREGORIO ARIZEK DOHAINTZA EREDUGARRIA EGIN DU
Gregorio Arizek, nafar espedizioetako buruzagi historikoak, EMMOA fundazioarekiko lankidetzaren aldeko jokabide eredugarria erakutsi du, bere mendi-on ...
-
JULENE ETXENIKE MENDIZALE AITZINDARIA HIL DA
Martxoaren 6an Miren Julene Etxenike Arana hil zen Irunen, Euskal Herriko mendizale aitzindarietako bat, 90 urte zituela. Fernando Etxenike mendiza ...
-
MENDIAN GORA, ANTZUOLAN
Mendian Gora erakusketa, euskal mendizaletasunaren historia 23 paneletan biltzen duena, Antzuolako Olaran aretoan dago ikusgai. Arrola klubaren ekimen ...
-
EUSKAL MENDIZALETASUNAREN MUSEOA TOLOSAN GORPUZTUKO DA
Gauzatzear dago EMMOA Fundazioak hamar urtez baino gehiagoz amesturiko proiektua: euskal mendizaletasunari haren historia gordeko eta zabalduko duen m ...
-
ROGE BLASCO, APALTASUNAREN IKUR
Kazetaritzan berrogei urtetik gora eman ostean, irratigintzan batik bat, Radio Euskadiren uhinetatik agur esatera doa Roge Blasco, bere ibilbide profe ...