BELAGUAKO ATERPETXEAREN 50. URTEURRENEKO OMENALDIAK

BELAGUAKO ATERPETXEAREN 50. URTEURRENEKO OMENALDIAK
Irailaren 12an, igandea, ekitaldi benetan hunkigarria izan zen Belaguako aterpetxe eraberrituan. Nafarroako mendizaletasunaren historiako hainbat gizon-emakume bikain izan ziren bertan protagonista.Aterpetxea eraiki zuteneko 50. urteurrena ospatzeko, hainbat jarduera antolatu ditu Mendi eta Eskalada Kirolen Nafarroako Federazioak, eta hortxe kokatzen da ekitaldia. Hain zuzen ere, aterpetxea eraikitzearen bultzatzaile nagusia izandakoaren izena darama oraindik ere eraikinak: Ángel Olorón.
Omenaldia jaso zutenen artean, Ángel zenaren alarguntsa zegoen, Paqui Bretos, bizitza osoa haren ondoan emanikoa. 94 urte beteak dituen alpinista aitzindariak Nafarroako iragan mendeko gizartearen eta mendizaletasunaren historiaren hein eder bat du gogoan. Protagonismo berezia izan zuen Pili Ganuzak ere, zortzimilako bat igo zuen lehen emakume nafarrak. Gailur asko eta askotara igoa da bera. Haietako asko, Gregorio Ariz senarrarekin; Euskal Herriko mendizaletasunaren historiari begirada bat botatzean ezinbesteko erreferentzia, hura ere. Egin zitzaion aipamenik jardunaldian, Nafarroatik Himalaiara abiatutako lehenengo espedizioetan izan zuen lidergo erabakigarria oroituz. Eta norbaitek egin badio ekarpenik mendizaletasunaren zabalkundeari, mendizale eta idazle gisa, Juan Mari Feliú dugu hori. Eskalatzaile prestuen dinastia bateko kide honek milaka artikulu idatzi ditu, eta berrogei liburu baino gehiago argitaratu, guztiak ere mendiaren inguruan ardaztuta. Omenduen zerrendan zeuden halaber Carlos Klett, aurki zendua, aterpetxearen barruan ikusgai dagoen erakusketaren egilea, eta Mikel Iraizoz, Nafarroako Kirol Elkarteko presidentea. Azken horrek sari bat jaso zuen ordezkatzen duen elkartearen izenean, duela mende erdi baino gehiago aterpetxearen sustatzailea izan baitzen.
Martín Montañés-ek zuzendu zuen ekitaldia, Nafarroako mendizaletasunaren presidenteak, eta Abodi eta Belagua arteko bidea egin zuten ehun mendizale baino gehiago izan ziren bertan.
BERRI GEHIAGO
-
EMMOAk Azpeitiko Mendietxen izango du erakusketa egoitza
EMMOA – Euskal Mendiko Museoaren Fundazioak urrats estrategiko berria eman du euskal alpinismoaren memoria zaindu eta zabaltzeko bere lan ildoan. Jo ...
-
EMMOA IMMA nazioarteko mendi museoen elkargoko kide bihurtu da
EMMOA-Euskal Mendi Museoa, historia egiten ari da. Berriki IMMA Mendiko Museoen Nazioarteko Elkargoko kide izendatu dute, apirilaren 30ean, elkargokoa ...
-
EGUSKIZATARREN HIMALAIARI BURUZKO ERAKUSKETA
Urtarrilaren 23an, Donostiako Club Vasco de Camping Elkartearen egoitzan, "El Himalaya de Javier y Jenny" izeneko erakusketa inauguratu zen. Erakus ...
-
MENDIZALEEN ESKURA DAUDEN EMF ARTXIBOAK
Jesus de la Fuentek EMFren Artxibo Historikoak aztertu eta ordenatu ditu urte askotan zehar, lan nekaezinean. Egun EMMOAri dagokio horien kudeaketa. H ...
-
1974ko TXIMIST ESPEDIZIOA ERAKUSKETA
ERAKUSKETA: 1974ko TXIMIST ESPEDIZIOA, 50 URTE GEROAGO. 1974an euskal talde bat abiatu zen Chomolungma (Everest) mendiko gailurrera iristeko asmoz, T ...
-
Tximist espedizioari aitortza
Everesten lortutako balentriatik 50 urte igaro direnean, Tximist espedizioari aitortza egingo diote Europa Jauregian Hitzordua EMMOA-Euskal Mendiza ...
-
ANGEL ROSEN: HISTORIA-ZATI BAT JOAN ZAIGU
Angel Rosen hil da, euskal mendizaletasunaren ikurra. Hiru hamarkada baino gehiagotan, gure historiaren une garrantzitsuen lekuko eta protagonista iza ...
-
UNIBERTSITATEA MENDIAN GORA
UPV/EHU, Arabako Campuseko Hezkuntza eta Kirol Fakultateak bultzatua, EMMOArekin (Euskal Mendizaletasunaren Museoa) eta EMFrekin (Euskal Mendizale Fed ...
-
Pablo Olmosen pioleta - BOST OIHU ELA-REN AURKA
Dar Dar elkarteak dohaintza egin eta EMMOAri eman dio Bost Oihuen proiektuan lagundu dien pioleta, EMMOAk gorde eta bere ezagutza zabal dezan. Sari ...
-
ERROMAN IZAN DA EMMOA, MENDI-MUSEOEN NAZIOARTEKO BILERAN
EMMOA Fundazioaren hainbat ordezkari Erroman izan dira egunotan, International Mountain Museums Alliance (IMMA) erakundeak maiatzaren 25ean eta 26an e ...