RODOLFO KIRCH HIL DA

RODOLFO KIRCH HIL DA
Irailaren 8an, Rodolfo Kirch Ugarte alpinista donostiar historikoa hil zitzaigun, 81 urte zituela. Euskal mendizaletasuna inguruotako mendi eta hormetatik munduko tontorrik garaienetara eraman zuen belaunaldiko kidea genuen Kirch.1967an, Peruko Andeetara joandako lehen euskal espedizioan parte hartu zuen. Hiru tontor birjina egitea lortu zuten. Bi urte geroago, Hoggarko mendietara iristeko asmoz Saharako basamortua zeharkatu zuen lehen euskal espedizioan izan zen. 1974an, Everesten tontorrera iristear egon zen, Tximist espedizio historikoan. Eskalatzaile aparta zen harkaitzean, eta zailtasun handiko eskalada-zerrenda luzea zuen egina. Bere bizitzaren azken urteak arte aritu da kirolean.
BERRI GEHIAGO
-
MENDIAN GORA, ANTZUOLAN
Mendian Gora erakusketa, euskal mendizaletasunaren historia 23 paneletan biltzen duena, Antzuolako Olaran aretoan dago ikusgai. Arrola klubaren ekimen ...
-
EUSKAL MENDIZALETASUNAREN MUSEOA TOLOSAN GORPUZTUKO DA
Gauzatzear dago EMMOA Fundazioak hamar urtez baino gehiagoz amesturiko proiektua: euskal mendizaletasunari haren historia gordeko eta zabalduko duen m ...
-
ROGE BLASCO, APALTASUNAREN IKUR
Kazetaritzan berrogei urtetik gora eman ostean, irratigintzan batik bat, Radio Euskadiren uhinetatik agur esatera doa Roge Blasco, bere ibilbide profe ...
-
EMMOA, PERUKO GAILURRETAN
Pou anaiek, Micher Quito perutarrarekin batera, bide berri bat zabaldu dute Peruko Cordillera Blanca mendikatean; zehazki, 5.450 m dituen Urus Mendeba ...
-
EMMOAK ELGETAREKIN PARTEKATUKO DU BERE LIBURUTEGIA
EMMOA Fundazioak (Euskal Mendizaletasunaren Museoa) hitzarmen bat sinatu du Elgetako Udalarekin, bertako liburutegian Fundazioaren funtsekin hornituta ...
-
MENDIAN GORA erakusketa, Gorbeiako parketxean
MENDIAN GORA erakusketa Gorbeiako Parke Naturaleko Interpretazio Zentroan inauguratu berri da. Hori horrela, Euskal mendizaletasunaren une enblematiko ...
-
MENDIAN GORA LEGAZPIN
EMMOAk sortutako «Mendian Gora» erakusketa Legazpin izan zen, euskal mendizaletasunaren historia laburbiltzen duten hogeita bi panelekin. Burdino ...
-
AGUR JUAN IGNACIO LORENTERI
Juan Ignacio Lorente, euskal mendizaletasunaren historiako izenik enblematikoenetako bat, martxoaren 20an hil zen, Gasteizen, 82 urte zituela. Loren ...
-
MENDIAN GORA - Helmuga EITB
ETB1eko Helmuga saioak 11 minutuko erreportaje bat eskaini dio EMMOA Fundazioak Bilbon proposatu eta antolatutako «Mendian Gora» erakusketari. Berta ...
-
MENDIAN GORA - Bilbon
MENDIAN GORA ERAKUSKETAREN INAUGURAZIOA BILBOKO ALDE ZAHARREKO 10 ERAKUSLEIHOTAN. MENDIAN GORA erakusketak Euskal Herriko mendizaletasunaren histor ...