Lotu gure sokara lagundu

x

JANNU BOTIKINA. XABIER GARAIOA dohaintza

JANNU BOTIKINA. XABIER GARAIOA dohaintza Argitaratuta: 09-06-2021
JANNU BOTIKINA. XABIER GARAIOA dohaintza
Nafarroako alpinismoak oso azkar egin zuen aurrera 70eko hamarkadan. 1971n, Hoggar mendian, nafarrek "lehen igoera" ugari utzi zizkiguten. Ondoren, Groenlandian egon ziren, eta bide ugari ireki zituzten 14 gailurretan. 1976an lehen euskal zazpimilakoa lortu zuten, Shakhaur, 7116 m-koa. Bertan, poloniar mendizaleekin batera salbamendu bikain batean parte hartu zuten. 1979an Dhaulagirira igo ziren, lehen euskal zortzimilakoa; eta 1981ean Jannura joan ziren, ia zortzi mila metroko mendi zail batera. Urte batzuk geroago K2a lortu zuten.

Xabier Garaioak, beste hainbat materialekin batera, Jannu mendian erabili zuen botikina eman dio EMMOAri, goi-mendietan arriskua eta arrakasta oso gertu daudela gogorarazteko.
ARGAZKI ERLAZIONATUTAK


BERRI GEHIAGO