Lotu gure sokara lagundu

x

SALCANTAY 78 - Tetxus Barandiarán dohaintza

SALCANTAY 78 - Tetxus Barandiarán dohaintza Argitaratuta: 28-05-2021
SALCANTAY 78 - Tetxus Barandiarán dohaintza
EMMOA-REN BILDUMA ABERASTEN

1978ko apirilaren 3an, Salcantay-ra abiatutako euskal espedizioko hiru kide (Jesús Mari Rodríguez, Alberto Cabezón eta Tetxus Barandiarán) Peruko Vilcabamba mendikateko menditzar horren 6.271 metroko gailurrera iritsi ziren. E aurpegiko esloveniar bidean egindako bigarren saiakera izan zen hura.

Apiril honetan, Tetxusek, 30 urtez Gipuzkoako Mendizale Federazioaren (GMF) bulegoak kudeatu dituenak, lekukotza benetan kuttunak eman dizkio EMMOAri dohaintzan: espedizioan erabilitako materialaren hainbat pieza eta dokumentaziorik garrantzitsuena, ohi duen bezain txukun zainduta. Espedizioari dagokionez, pelikula bat, bideo bat eta ikus-entzunezkoen proiekzio bat daude.

Espedizioan erabilitako zenbait materialen sorta
- 20 zenbakia duen zurezko kaxa (Ouraline-ren karteleko argazkietako batean agertzen da)
- Gailurrean jarritako ikurrina
- Josean Fdez. de Aránguiz-ek eskuz egindako elur-hesola
- Galibier kaskoa
- Simond mailu-pioleta
- Camp G. Devouassoux piolet metalikoa
- Charlet-Moser kranpoiak
- Petzl jumarra
- Faders 8 jaisgailua
- Lau mailako estribua
- 4 arteka-trabagailu estra handi moldagarrien sorta
- Askotariko 6 izotz-pitoiren sorta
- Askotariko 13 arroka-pitoiren 3 sorta
- Askotariko 7 mosketoi
- Millet bular-arnesa
- Roggé Y. Seigneur galtzak
- Botak estaltzeko Serval azpantarrak
- Campingas kartutxodun su-txikia (kartutxoa ez da jatorrizkoa)
- Zakote-ontzi laukia
- Petzl kopeta-argi zapala

ARGAZKI ERLAZIONATUTAK


BERRI GEHIAGO

  • EMMOAk Azpeitiko Mendietxen izango du erakusketa egoitza

    EMMOA – Euskal Mendiko Museoaren Fundazioak urrats estrategiko berria eman du euskal alpinismoaren memoria zaindu eta zabaltzeko bere lan ildoan. Jo ...

  • EMMOA IMMA nazioarteko mendi museoen elkargoko kide bihurtu da

    EMMOA-Euskal Mendi Museoa, historia egiten ari da. Berriki IMMA Mendiko Museoen Nazioarteko Elkargoko kide izendatu dute, apirilaren 30ean, elkargokoa ...

  • EGUSKIZATARREN HIMALAIARI BURUZKO ERAKUSKETA

    Urtarrilaren 23an, Donostiako Club Vasco de Camping Elkartearen egoitzan, "El Himalaya de Javier y Jenny" izeneko erakusketa inauguratu zen. Erakus ...

  • MENDIZALEEN ESKURA DAUDEN EMF ARTXIBOAK

    Jesus de la Fuentek EMFren Artxibo Historikoak aztertu eta ordenatu ditu urte askotan zehar, lan nekaezinean. Egun EMMOAri dagokio horien kudeaketa. H ...

  • 1974ko TXIMIST ESPEDIZIOA ERAKUSKETA

    ERAKUSKETA: 1974ko TXIMIST ESPEDIZIOA, 50 URTE GEROAGO. 1974an euskal talde bat abiatu zen Chomolungma (Everest) mendiko gailurrera iristeko asmoz, T ...

  • Tximist espedizioari aitortza

    Everesten lortutako balentriatik 50 urte igaro direnean, Tximist espedizioari aitortza egingo diote Europa Jauregian Hitzordua EMMOA-Euskal Mendiza ...

  • ANGEL ROSEN: HISTORIA-ZATI BAT JOAN ZAIGU

    Angel Rosen hil da, euskal mendizaletasunaren ikurra. Hiru hamarkada baino gehiagotan, gure historiaren une garrantzitsuen lekuko eta protagonista iza ...

  • UNIBERTSITATEA MENDIAN GORA

    UPV/EHU, Arabako Campuseko Hezkuntza eta Kirol Fakultateak bultzatua, EMMOArekin (Euskal Mendizaletasunaren Museoa) eta EMFrekin (Euskal Mendizale Fed ...

  • Pablo Olmosen pioleta - BOST OIHU ELA-REN AURKA

    Dar Dar elkarteak dohaintza egin eta EMMOAri eman dio Bost Oihuen proiektuan lagundu dien pioleta, EMMOAk gorde eta bere ezagutza zabal dezan. Sari ...

  • ERROMAN IZAN DA EMMOA, MENDI-MUSEOEN NAZIOARTEKO BILERAN

    EMMOA Fundazioaren hainbat ordezkari Erroman izan dira egunotan, International Mountain Museums Alliance (IMMA) erakundeak maiatzaren 25ean eta 26an e ...