EMMOA BBK MENDI FILM-EN

EMMOA BBK MENDI FILM-EN
AURTEN, EMMOA BBK MENDI FILM FESTIVAL BILBAO BIZKAIAN IZAN ZEN â£â£
EMMOA osatzen dugunok gure esker ona adierazi nahi diogu BBK Mendi Film Festival Bilbao Bizkaia ekimenari, Fundazio honen zuzendaritzako kideak «Shakhaur 76-Everest 80» mahai-inguruan parte hartzera gonbidatzeagatik, Luis Arrieta, Gregorio Ariz eta Iwona Zielinska-kin batera. Abenduaren 12an izan zen (larunbata), Bilbon, aurtengo edizioko jarduera-programan aurreikusitakoaren arabera. â£
--------------------------
- SHAKHAUR 76 - EVEREST 80 EUSKAL ETA POLONIAR HIMALAISMOA SENIDETUTA
LUIS ARRIETA - GREGORIO ARIZ - IWONA ZIELINSKA - ANTXON ITURRIZA - TXOMIN URIARTE
Larunbata abenduak 12 – 18:00 Sala BBK
Martin Zabaletak Everest zapaldu baino lau urte lehenago (1980), mendizale talde bat Iruñeko Udal Plazatik Shakhaur mendiaren gailurrera (Hindu Kush – Afganistan, 7.116 m) abiatu zen, euskaldunen lehen zazpimilakoa izan zena. "Mendiak 1976" da euskal himalaismoaren mugarri hura gogora ekarri nahi duen film-proiektua, euskal mendi zinemagintzako altxor preziatuenetakoa den "Agur Everest" filmaren altzoan bilduko dena. Espedizio aitzindari haien inguruan gainera, poloniar mendizaletasunaren eta euskal mendizaletasunaren arteko senidetasun berezia sortu zen. Aro hark badu ikur berezi bat, ondo baino hobeto gorde izan dena, eta Mendi Filmen erakutsiko dena: Juan Pablo II.a Aita Santuak bedeinkatutako arrosarioa, Krzysztof Wielicki eta Leszek Cichy poloniarrek Everest gailurrean utzi zutena 1980ko otsailean neguko lehen igoera osatu ondoren, eta handik hiru hilabetera Martin Zabaletak berreskuratu zuena euskal espedizioaren arrakastaren erakusle gisa.
BERRI GEHIAGO
-
EGUSKIZATARREN HIMALAIARI BURUZKO ERAKUSKETA
Urtarrilaren 23an, Donostiako Club Vasco de Camping Elkartearen egoitzan, "El Himalaya de Javier y Jenny" izeneko erakusketa inauguratu zen. Erakus ...
-
MENDIZALEEN ESKURA DAUDEN EMF ARTXIBOAK
Jesus de la Fuentek EMFren Artxibo Historikoak aztertu eta ordenatu ditu urte askotan zehar, lan nekaezinean. Egun EMMOAri dagokio horien kudeaketa. H ...
-
1974ko TXIMIST ESPEDIZIOA ERAKUSKETA
ERAKUSKETA: 1974ko TXIMIST ESPEDIZIOA, 50 URTE GEROAGO. 1974an euskal talde bat abiatu zen Chomolungma (Everest) mendiko gailurrera iristeko asmoz, T ...
-
Tximist espedizioari aitortza
Everesten lortutako balentriatik 50 urte igaro direnean, Tximist espedizioari aitortza egingo diote Europa Jauregian Hitzordua EMMOA-Euskal Mendiza ...
-
ANGEL ROSEN: HISTORIA-ZATI BAT JOAN ZAIGU
Angel Rosen hil da, euskal mendizaletasunaren ikurra. Hiru hamarkada baino gehiagotan, gure historiaren une garrantzitsuen lekuko eta protagonista iza ...
-
UNIBERTSITATEA MENDIAN GORA
UPV/EHU, Arabako Campuseko Hezkuntza eta Kirol Fakultateak bultzatua, EMMOArekin (Euskal Mendizaletasunaren Museoa) eta EMFrekin (Euskal Mendizale Fed ...
-
Pablo Olmosen pioleta - BOST OIHU ELA-REN AURKA
Dar Dar elkarteak dohaintza egin eta EMMOAri eman dio Bost Oihuen proiektuan lagundu dien pioleta, EMMOAk gorde eta bere ezagutza zabal dezan. Sari ...
-
ERROMAN IZAN DA EMMOA, MENDI-MUSEOEN NAZIOARTEKO BILERAN
EMMOA Fundazioaren hainbat ordezkari Erroman izan dira egunotan, International Mountain Museums Alliance (IMMA) erakundeak maiatzaren 25ean eta 26an e ...
-
EMMOA ELGETAN IZAN DA 99. URTEURRENEAN, LIBURUAK EMANEZ
Maiatzaren 18an, Euskal Herriko Alpinismo Federazioa sortu zela 99 urte bete diren egun berean, Elgetako plazan izan da EMMOA, une historiko haren sor ...
-
EMMOA, UPV/EHU-REN MENDIAN GORA BIGARREN JARDUNALDIETAN, GASTEIZEN
EMMOA Fundazioak maiatzaren 9an, 10ean eta 11n Gasteizko campusean izandako «Unibertsitatea MENDIAN GORA» jardunaldiak antolatzen parte hartu du big ...