MENDIAN GORA Erakusketa

MENDIAN GORA Erakusketa
ZER KONTATZEN DU MENDIAN GORA ERAKUSKETAK?MENDIAN GORA erakusketak Euskal Herriko mendizaletasunaren historiako giltzarri nagusiak gogorarazi nahi ditu. Berariaz erakusketarako osatu diren 20 azalpen-panelekin batera, balio sinboliko handiko materialak erakutsiko dira, itzal handiko mendizaleek edo horien senitartekoek EMMOA Fundazioari emandakoak. Fotoprix etxearen lokaletan, erreferente izan diren mendizale arabar zenbaiten lehen planoak jarriko dira ikusgai, iraganeko, oraingo edo etorkizuneko mendizaleenak.
Erakusketaren ezaugarri nagusia zera da: kasu guztietan, jatorrizko materialak erakutsi dira, benetakoak. Esate baterako, 1924ko lehen eskalada hartako iltzea ikus dezakegu (Fraile mendikoa), edota Martin Zabaletak 1980an Everest mendiaren gailurrean zabaldu zuen ikurrina, edo gaur egun Pou anaiek munduan zehar eskalatzen dabiltzanean erabiltzen duten materiala. Mendizaleak garaian garaiko arropekin ikusi ahal izango ditugu gainera.
Erakusleihoetan, QR kodeak jarriko dira, edukietan lasaiago sakontzeko eta erakusketako jantzi edo gauza bakoitzaren atzean dagoen historia ezagutzeko.
NON IKUS DAITEKE MENDIAN GORA ERAKUSKETA?
Gasteizko Zabalguneko 10 erakusleihotan: - Alaba jeneralaren kaleko 18 zenbakian: Uterque denda zenaren bi erakusleihotan (Urteim). - Dato kaleko 15 zenbakian: Adolfo Domínguez denda zenaren erakusleiho batean (Urteim). - Datu kaleko 17 zenbakian: Mosel denda zenaren bi erakusleihotan (Urteim). - Florida kaleko 17 zenbakian: Vallejoren lokaleko 3 erakusleihotan. - Posta kaleko 3 zenbakian, Fotoprix dendaren egungo kokalekuan.
ZER DA BITARTEAN PROGRAMA?
ENSANCHE XIX elkartea BITARTEAN Programa garatzekotan da, Zabalgunean hutsik dauden erakusleiho eta lokalak erabiltzeko behin-behinekoz eta, horrela, hirigune tradizional honetako giroa suspertzeko. Lokalak eta erakusleihoak denboraldi batez doan lagatzean oinarritzen da programa, erakusketa eta antzekoetarako erabil ditzaten, MENDIAN GORA erakusketarako, esaerako.
Hurrengoak prestatzen ari gara jada.
ZER EGITEN DU EMMOA FUNDAZIOAK?
Euskal Herriko mendizaletasunaren historia ezagutaraztea du xede EMMOAk, eta, horretarako, hitzaldiak, proiekzioak edota bere funts dokumentalekin osatutako aldi baterako erakusketak antolatzen ditu, erakusketa modu berritzailek erabiliz.
Jada 100 urtetik gora dituen historian zehar espedizio garrantzitsuenetan mendizaleek erabilitako materialak eta funts bibliografikoak biltzen, sailkatzen eta artxibatzen ditu.
ERAKUSKETA IBILTARIA:
Gasteizkoa bukatu ostean, Euskal Herriko beste udalerri handi batzuetan aurkeztuko da erakusketa, eta beste hiru hiriburutara joko du lehendabizi. Gure mendizaletasunaren lekukotasuna bazter guztietara zabalduko da horrela, hurrengo belaunaldiek ere balio horiez goza dezaten. Gainera, EMMOA eta ENSANCHE XIX elkarrekin arituko dira berriro Gasteizen, antzeko beste erakusketa batzuk antolatzen, lehen honek bere ibilbidea amaitzen duenean.
BISITA GIDATUAK PROTAGONISTEKIN:
MENDIAN GORA erakusketa erakusleihoetan den denboraldian, bisita gidatuen antzeko ibilbide birtualak egiten ahaleginduko gara, gure herrialdeko alpinismoan protagonista izan diren zenbait lagunen eskutik, COVID-19aren pandemiak jendearekin biltzeko orduan ekarri dizkigun mugak kontuan hartuta beti.
ERAKUSKETA HONETAN FUNTSEZKOAK DIREN BI IDEIA:
Hirigunean eta hiri osoan ekonomiaren eta merkataritzaren arloetan nahiz giro orokorrean sumatzen den gainbehera gainditzeko erantzun positibo gisa sortu da ekimena.
Aire zabaleko erakusketa da, eta ez dakar jende pilaketarik; beraz, bizi dugun garai latz honetan beharrezkoak ditugun osasun-neurri guztiak betetzen ditu. Bisita-ordutegi zabala du, eta kanpotik ikus daiteke.
INAUGURAZIOA - PRENTSA-OHARRA: - EGUNA: abenduak 9 - ORDUA: 12:00 h. - LEKUA: Laboral Kutxaren ekitaldi-aretoa / Dato 16, sotoa, Gasteiz
ERAKUSKETAREN IRAUPENA:
2020ko abenduaren 9tik 2021eko urtarrilaren 30era.
ANTOLATZAILEAK: - EMMOA Fundazioa https://emmoa.eus/es/index - ENSANCHE XIX elkartea http://ensanchexix.org/
BABESLEAK: - Laboral Kutxa - Urteim - Fotoprix
LAGUNTZAILEAK: - Vallejo
Informazio gehiago:
Txomin Uriarte, EMMOA, telef.: 615 737 465
José Luis Azkarate, ENSANCHE XIX, telef.: 609 489 967
Gasteizen, 2020ko abenduaren 1ean
AGRADECIMIENTOS:
Anda, Irati. Antunez, Javi. Bandrés, Antxon, archivo. Arzelus, Adeli. Ariz, Gregorio. Ayestarán, Suso. Azkarraga, Itzi. Bengoetxea, Iñaki. Berbarás, Sebatián. Bereziartu, Josune. Bereziartua, Josu. Casas, Sonia. Círculo Vitoriano. Cortazar, Juan, familia. De la Fuente, Jesús . Diaz de Lezana, Araceli. Domínguez, Javier. Expedición Navarra Dhaulagiri 1979. Expedición Tximist al Everest 1974. Expedición vasca Everest 1980. Feliú, Juan Mari. Gabiria, Periko, familia. Gallardo, Ricardo, familia. Garaioa, Xabier. García, Miriam, artxibo. Goikoetxea, Imanol. Hernáez, Gorka. Ibarrondo, Elena. Iñurrategi, Alberto. Ybarra Javier de, archivo. Kortazar, Oihana. Lekuona, Javier. Lorente, Juan Ignacio. Madinabeitia, Adolfo. Maiora, Maite. Martinez, Jon. Ochoa de Olza, familia. Oiarzabal, Juanito. Ortiz de Urbina, Kepa. Pasaban, Edurne. Pascual, Mari Carmen. Peña,Xebe, fondo. Pou, hermanos. Pou, Paco. Régil, José M. Ruiz de Apodaka, Mikel, familia. Sáenz de Olazagoitia, Luis M. .Sainz, Pepe. San Sebastián, Juanjo . Sopeña, Ángel, fondo. Txikon, Alex. Udaondo, familia. Ugartemendia, Unai. Uriarte, Felipe. Urraca, Juan. Urreta, Maritxu, familia. Vallejo, Juan. Zabaleta, Jon . Zabaleta, Martín . Zabalza, Mikel. Zerain, familia.
PATROCINADORES Y CESIÓN DE LOCALES
Fotoprix, Laboral Kutxa, Urteim, Vallejo
EQUIPO ORGANIZADOR
EMMOA: Lasa, Mari Jose. Ansa, Juan Mari. Caballero, Juan . Cortazar, Patxi. Diez, Carmen. Garlo Itzulpenak. Irastorza, Jesus Mari. Iturriza, Antxon. Uribarrena, Lidia . Uriarte, Txomin. Valdecantos, Txema
ENSANCHE XIX: Azkarate, José Luis. Iturralde, Andrés
FOTOPRIX: Marañón, Jaione Fotoprix, Mendizabal, Juan. Mendizabal, Maider
BERRI GEHIAGO
-
ERROMAN IZAN DA EMMOA, MENDI-MUSEOEN NAZIOARTEKO BILERAN
EMMOA Fundazioaren hainbat ordezkari Erroman izan dira egunotan, International Mountain Museums Alliance (IMMA) erakundeak maiatzaren 25ean eta 26an e ...
-
EMMOA ELGETAN IZAN DA 99. URTEURRENEAN, LIBURUAK EMANEZ
Maiatzaren 18an, Euskal Herriko Alpinismo Federazioa sortu zela 99 urte bete diren egun berean, Elgetako plazan izan da EMMOA, une historiko haren sor ...
-
EMMOA, UPV/EHU-REN MENDIAN GORA BIGARREN JARDUNALDIETAN, GASTEIZEN
EMMOA Fundazioak maiatzaren 9an, 10ean eta 11n Gasteizko campusean izandako «Unibertsitatea MENDIAN GORA» jardunaldiak antolatzen parte hartu du big ...
-
UNIBERTSITATEA MENDIAN GORA
2023ko MAIATZAREN 9,10,11n Lekua: Micaela Portilla Ikergunea - Gasteiz AUTOBABESA ETA SEGURTASUNA MENDIAN IKASTAROA 2023ko MAIATZAREN 9,10 - 18: ...
-
FRANTZISKO XABIERKOAEN BURUAREN BERRAGERPEN BITXIA
Frantzisko Xabierkoaren brontzezko estatuaren burua, 1985az geroztik galduta zegoena ankerren batek Hiru Erregeen Mahaiko gailurretik kolpeka bota zue ...
-
GREGORIO ARIZEK DOHAINTZA EREDUGARRIA EGIN DU
Gregorio Arizek, nafar espedizioetako buruzagi historikoak, EMMOA fundazioarekiko lankidetzaren aldeko jokabide eredugarria erakutsi du, bere mendi-on ...
-
JULENE ETXENIKE MENDIZALE AITZINDARIA HIL DA
Martxoaren 6an Miren Julene Etxenike Arana hil zen Irunen, Euskal Herriko mendizale aitzindarietako bat, 90 urte zituela. Fernando Etxenike mendiza ...
-
MENDIAN GORA, ANTZUOLAN
Mendian Gora erakusketa, euskal mendizaletasunaren historia 23 paneletan biltzen duena, Antzuolako Olaran aretoan dago ikusgai. Arrola klubaren ekimen ...
-
EUSKAL MENDIZALETASUNAREN MUSEOA TOLOSAN GORPUZTUKO DA
Gauzatzear dago EMMOA Fundazioak hamar urtez baino gehiagoz amesturiko proiektua: euskal mendizaletasunari haren historia gordeko eta zabalduko duen m ...
-
ROGE BLASCO, APALTASUNAREN IKUR
Kazetaritzan berrogei urtetik gora eman ostean, irratigintzan batik bat, Radio Euskadiren uhinetatik agur esatera doa Roge Blasco, bere ibilbide profe ...