Lotu gure sokara lagundu

x

EMMOA komunikabideen aurrean

EMMOA komunikabideen aurrean Argitaratuta: 18-02-2016
EMMOA komunikabideen aurrean
Otsailaren 16an EMMOA Fundazioak bere egitasmoaren aurkezpena egin zuen komunikabideen aurrean. Ekitaldia Donostiako Vasco de Camping Elkartearen egoitzan izan zen, eta han izan ziren entzute handiko hainbat mendizale. Bestak beste, Julio Villar, Loli López Goñi, Imanol Goikoetxea, Alberto Cáceres, Angel Lerma, Juan Laredo eta Angel Fernández.
Mendizaleez gain, ekitaldian izan ziren EMMOA Fundazioari laguntza eman dioten erakundeen ordezkariak ere: Juantxo Agirre Mauleon eta Fermin Leizaola Aranzadi Zientzia Elkartekoak, Iñigo Marquet, Orona Fundazioaren zuzendaria eta Joseba Ugalde, Euskal Mendizale Federazioaren lehendakaria.



BERRI GEHIAGO