ATE IREKIEN JARDUNALDIA

ATE IREKIEN JARDUNALDIA
Otsailaren 6an, EMMOA Fundazioak ate irekien jardunaldia egin zuen Donostiako Zuhaizti kiroldegian duen egoitzan, bere instalazioa, edukia eta proiektuak ezagutzeko gogoz ziren zaletuei bere Kanpamendu Nagusia erakusteko.Bisitaldi gidatuak egin ostean, 19:00etan eman zitzaion hasiera ekitaldi programatuari. Bertan, informazio xehea eskaini zitzaien bertaratutakoei, bai EMMOAk egin berri dituen jarduerei buruz, bai epe laburrean abian jarri nahi dituenen inguruan. Atal bakoitzaren arduradunak beren lan-egitasmoen berri ematen joan ziren, sailez sail: Liburutegia, Hemeroteka, Filmografia, Ondare material eta immateriala, eta Argazkia.
Ondoren, EMMOAk argazki erronkaren sariak eman zitzaizkien irabazleei.
Bertaratuen artean, EMMOA Fundazioaren lagunak eta kolaboratzaile berriak izan ziren, hala nola egitasmoaren babesle den Orona Fundazioaren zuzendaria, Iñigo Marquet, Fundazioaren kolaboratzailea den Sua argitaletxearen izenean Txusma Perez Azazeta, Club Vasco de Camping Elkartearen, Antiguako Mendizale Elkartearen eta Fortuna Elkartearen ordezkariak, baita Agustín Pontesta margolaria ere, zeinak margolan handi eta eder baten dohaintza ofiziala egin zuen, mendi-paisaia batean oinarrituriko Ilargi-argia izeneko obrarena.
Ekitaldiari amaiera emateko, 1970ean Ángel Lerma zinemagileak egindako Gailurrak filmazio historikoa proiektatu zuten. Ekitaldian izan zen Lerma bera ere.
BERRI GEHIAGO
-
Pablo Olmosen pioleta - BOST OIHU ELA-REN AURKA
Dar Dar elkarteak dohaintza egin eta EMMOAri eman dio Bost Oihuen proiektuan lagundu dien pioleta, EMMOAk gorde eta bere ezagutza zabal dezan. Sari ...
-
ERROMAN IZAN DA EMMOA, MENDI-MUSEOEN NAZIOARTEKO BILERAN
EMMOA Fundazioaren hainbat ordezkari Erroman izan dira egunotan, International Mountain Museums Alliance (IMMA) erakundeak maiatzaren 25ean eta 26an e ...
-
EMMOA ELGETAN IZAN DA 99. URTEURRENEAN, LIBURUAK EMANEZ
Maiatzaren 18an, Euskal Herriko Alpinismo Federazioa sortu zela 99 urte bete diren egun berean, Elgetako plazan izan da EMMOA, une historiko haren sor ...
-
EMMOA, UPV/EHU-REN MENDIAN GORA BIGARREN JARDUNALDIETAN, GASTEIZEN
EMMOA Fundazioak maiatzaren 9an, 10ean eta 11n Gasteizko campusean izandako «Unibertsitatea MENDIAN GORA» jardunaldiak antolatzen parte hartu du big ...
-
UNIBERTSITATEA MENDIAN GORA
2023ko MAIATZAREN 9,10,11n Lekua: Micaela Portilla Ikergunea - Gasteiz AUTOBABESA ETA SEGURTASUNA MENDIAN IKASTAROA 2023ko MAIATZAREN 9,10 - 18: ...
-
FRANTZISKO XABIERKOAEN BURUAREN BERRAGERPEN BITXIA
Frantzisko Xabierkoaren brontzezko estatuaren burua, 1985az geroztik galduta zegoena ankerren batek Hiru Erregeen Mahaiko gailurretik kolpeka bota zue ...
-
GREGORIO ARIZEK DOHAINTZA EREDUGARRIA EGIN DU
Gregorio Arizek, nafar espedizioetako buruzagi historikoak, EMMOA fundazioarekiko lankidetzaren aldeko jokabide eredugarria erakutsi du, bere mendi-on ...
-
JULENE ETXENIKE MENDIZALE AITZINDARIA HIL DA
Martxoaren 6an Miren Julene Etxenike Arana hil zen Irunen, Euskal Herriko mendizale aitzindarietako bat, 90 urte zituela. Fernando Etxenike mendiza ...
-
MENDIAN GORA, ANTZUOLAN
Mendian Gora erakusketa, euskal mendizaletasunaren historia 23 paneletan biltzen duena, Antzuolako Olaran aretoan dago ikusgai. Arrola klubaren ekimen ...
-
EUSKAL MENDIZALETASUNAREN MUSEOA TOLOSAN GORPUZTUKO DA
Gauzatzear dago EMMOA Fundazioak hamar urtez baino gehiagoz amesturiko proiektua: euskal mendizaletasunari haren historia gordeko eta zabalduko duen m ...