“MENDI BETE DIRU” ERAKUSKETAK BILBON AMAITU DU BERE EUSKAL HERRIKO BIRA.

“MENDI BETE DIRU” ERAKUSKETAK BILBON AMAITU DU BERE EUSKAL HERRIKO BIRA.
Emmoa Fundazioak, Sabadellgo Servei General d´Informació de Muntanyarekin batera, ekoiztu duen “Mendi bete diru” izeneko erakusketak bere urte beteko ibilbidea osatu du Euskal Herrian zehar, bisita ugari jaso ondoren.Horrela suertatu zen Gazteizen, non 2018ko apirilaren 27tik ekainaren 4ra zabalik egon zen bertako Manuel Iradier Txangolari Elkarteak antolaturik.
Durangon izan zen erakusketaren hurrengo hitzordua, Alpino Tabira ardurapean. Hantxe izan zen ikusgai ekainaren 7tik uztailaren 14arte.
Uztailaren 20tik aurrera eta abuztua amaiera arte “Mendi bete diru” erakusketa Bakioko Txakolingunean izan zen, herriko Sasiarte elkartearen laguntzaz.
Hurrengo txangoan erakuketa Hernanira joan zen bertan Orona Fundazioak daukan egoitzean ikusgai egoteko irailaren 12tik urriaren 4arte.
Oso onartua eta bisitatua izan zen bileteen kolekzioa Ordizian, non Goierriko Mendizale beteranoak arduratu ziren d´Elikatuz aretoan azaroaren 12 eta 31 bitartean erakusketa antolatzeko eta baita bisita gidatu bat ere bai.
Hurrengo txanda Bilboko Euskal Museoari egokitu zitzaion, Mendi Film Festibalarekin batera. Bertan egon zen azaroaren 29tik urtea amaitu arte.
Urte berriaren sarrera erakusketak Iruñan ospatu zuen Civibox Condestable aretoan. Han izan zen urtarrilean 4tik 28ra, Mendi eta Eskalada Kirolen Nafar Federakundeak antolaturik.
Bergara izan zen hurrengo geltokia erakusketa ibiltari honetarako. Herriko Gorla eta Pol Pol mendi elkarteen ardurapean. Ostailaren15ean hasita eta martxoaren 3a bitartean ia laurehun bisitari pasa ziren Arostegi Jauregia areto dotoretik.
Martxoan Donostiako Vasco de Camping Elkartearen egoitzan “Mendi bete diru” izeneko erakusketa.
Bankuko bileteak uztartzen duen erakusketa Bilbora bueltatuko zen berriz Juventus elkartearen eskutik eta Plaza Berriko bere egoitzean egon da martxoaren 4tik apirilaren 15arte.
Horrela eman dio amaiera EMMOAk "Mendi bete diru" erakusketaren bira arrakastatsuari Euskal Herriko hamaika lekutan ikus gai egon ondoren.
BERRI GEHIAGO
-
EMMOA BBK MENDI FILM-EN
AURTEN, EMMOA BBK MENDI FILM FESTIVAL BILBAO BIZKAIAN IZAN ZEN EMMOA osatzen dugunok gure esker ona adierazi nahi diogu BBK Mendi Film Festi ...
-
MENDIAN GORA Erakusketa
ZER KONTATZEN DU MENDIAN GORA ERAKUSKETAK? MENDIAN GORA erakusketak Euskal Herriko mendizaletasunaren historiako giltzarri nagusiak gogorarazi nahi d ...
-
Ángel Landa Bidarte zendu da
Ángel Landa Bidarte, euskal mendizaletasunaren historiako alpinistarik gailenetako bat, ekainaren 1ean hil zen, 85 urte zituela. Ángel Landa Sest ...
-
ARTEAK ERE BADU LEKURIK EMMOAN
EMMOAren ondareak artista baten eskutik jaso duen lehenengo dohaintza Agustín Pontesta margolari errenteriarrak 2014an egindako Ilargi-argia margolan ...
-
ATE IREKIEN JARDUNALDIA
Otsailaren 6an, EMMOA Fundazioak ate irekien jardunaldia egin zuen Donostiako Zuhaizti kiroldegian duen egoitzan, bere instalazioa, edukia eta proiekt ...
-
Loli Lopez Goñiren Agurra - Aitzindaria eta erreferentea
Otsailaren 2an, Loli López Goñi hil zaigu Donostian, Euskal Herriko emakumezkoen mendizaletasunaren aitzindaria. Iragan mendeko 50eko hamarkadaren a ...
-
MONIKA LARBURU, MARTIN ZABALETAREN AMA, ZENDU DA
Abenduaren 23an, zendu da Hernanin Monika Larburu, Martin Zabaletaren ama, 95 urte zituela. Monikak, iragan udaran EMMOAri dohaintzan eskeini zion b ...
-
GURE MENDIZALETASUNAREN HISTORIAREN ALDEKO ADIERAZPENA
Berrogeitik gora alpinista, mendizale, idazle eta kazetari entzutetsuk sinatu dute jada EMMOAren (Euskal Mendizaletasunaren Museoa) egitasmoa aldeztek ...
-
Ondarearen Europako Jardunaldiak
Euskal Mendizaletasunaren Ondarea Mahai ingurua - San Telmo Museoa Urriak 17, 19:00-21:00 // Doan Euskal mendizaletasunaren historiak bete du ...
-
EMMOA TURINEN
EMMOA Fundazioaren ordezkaritzak parte hartu du, gonbidatu bezala, urriaren 10 eta 12 bitartean, Italiako Turin herrian ospatu den IMMA (International ...