PYRENAICA-k BERE EDITORIALA ESKAINTZEN DIGU

PYRENAICA-k BERE EDITORIALA ESKAINTZEN DIGU
Ez badu izenik ez du izanikAzken aldi honetan, gure hizkuntza zaharrean jasota dagoen esaera honek sakonki durundi egin du nire barruan, batik bat gero aipatuko dudan Elgoibarren burutu berri dugun Batzar Orokorra eta gero. Esamolde hau, nire bizitza profesionaletik aparteko beste testuinguruetan erabiltzen ohitu naiz, zenbaitetan ezagutzen ez dugunak eta ondorioz izendatzen ez dugunak hartzen duen zentzuaren garrantziaz hitz egiteko. Noizean behin, gauzatuko ez den itxaropenez edo, ez egiteak ematen digun konfintzak, kasu honetan bezala, gure historiaren zati garrantzitsu bat desagertzear dagoela onartzeak suposatuko lukeen ahalegin eskerga justifiatu egiten dugu. Onartu behar dugun errealitatea deserosoa da.
Elgoibarko batzarrean, Antxon Iturrizak hitz ederrez emandako azalpenetan, arrazoi anitzengatik, euskal mendizaletasunaren memoria ezagutu eta gordetzearen garrantzia azpimarratu zuen. Horietako bat, funtsezkoena, idatzi eta jasotzen ez dena ez delako existitzen, eta belaunaldi batek ahantziz gero, ez delako modurik izango ez errekuperatzeko ez eta gogora ekartzeko. Horrela jaio da EMMOA Proiektua / Euskal Mendizaletasunaren Memoriaren Fundazioa, bere helburuen artean, komunitate historiko bateko kide gisa mendizaleon memorian eragitea du, aurrez izandako ekimena modelo arrakastatsua bihurtuz.
"EMMOAren sustatzaileok, ondare hau ahanzturatik eta desagertzeko arriskutik erreskatatzeko abian jartzen dugun proiektu honekin era guztietako mugak gure gain hartzen ditugu, berandu baino lehen, lana honi ekiteko premiazko beharra dagoela jakitun garelarik. Zaletasunak bultzatuta eta gure historiari diogun begiruneagatik, iritis publikoaren aurrean aurkezten gara guztion artean Euskal Herriko historiaren atal garrantzitsu hau zaindu eta babesteko helburuz, horretarako erakunde publiko, enpresa, federazio, mendi-talde eta herri honetako milaka eta milaka mendizaleen laguntza lortzeko itxaropena dugularik." (Antxon Iturriza)
Horrela, EMF ekimen honen patrono eta bermatzaile izango da, orain 90 urte Euskal Mendi Federakundearen hazia erein zeneko izpiritua errekuperatzen saiatuz. Egia da, maiz sentitzen dugula, eta nik partikularki, ia "birtual" izaera duen beraren –arrazoi historiko eta lurralde banaketa arrazoiengatik- euskal mendizaleen kolektiboaren batasunerako lotura egiteko balioko duten eta guztiei zuzendutako ekimenak behar dira gutxienez. Hau litzateke horietako bat, gure federatuen gehiengoak onartutako aldizkari modelo kontsolidatu bat izatea bezala.
Ekuazioaren terminoak aldatzen baditugu "ez badu izenik ez du izanik", "izena baduena badu izana" gure memorian eta gure etorkizunean, guztion laguntza behar beharrezkoa izango da. Ongi etorri EMMOA eta mila esker!
Lotura erlazionatua: http://www.pyrenaica.com/
BERRI GEHIAGO
-
ERROMAN IZAN DA EMMOA, MENDI-MUSEOEN NAZIOARTEKO BILERAN
EMMOA Fundazioaren hainbat ordezkari Erroman izan dira egunotan, International Mountain Museums Alliance (IMMA) erakundeak maiatzaren 25ean eta 26an e ...
-
EMMOA ELGETAN IZAN DA 99. URTEURRENEAN, LIBURUAK EMANEZ
Maiatzaren 18an, Euskal Herriko Alpinismo Federazioa sortu zela 99 urte bete diren egun berean, Elgetako plazan izan da EMMOA, une historiko haren sor ...
-
EMMOA, UPV/EHU-REN MENDIAN GORA BIGARREN JARDUNALDIETAN, GASTEIZEN
EMMOA Fundazioak maiatzaren 9an, 10ean eta 11n Gasteizko campusean izandako «Unibertsitatea MENDIAN GORA» jardunaldiak antolatzen parte hartu du big ...
-
UNIBERTSITATEA MENDIAN GORA
2023ko MAIATZAREN 9,10,11n Lekua: Micaela Portilla Ikergunea - Gasteiz AUTOBABESA ETA SEGURTASUNA MENDIAN IKASTAROA 2023ko MAIATZAREN 9,10 - 18: ...
-
FRANTZISKO XABIERKOAEN BURUAREN BERRAGERPEN BITXIA
Frantzisko Xabierkoaren brontzezko estatuaren burua, 1985az geroztik galduta zegoena ankerren batek Hiru Erregeen Mahaiko gailurretik kolpeka bota zue ...
-
GREGORIO ARIZEK DOHAINTZA EREDUGARRIA EGIN DU
Gregorio Arizek, nafar espedizioetako buruzagi historikoak, EMMOA fundazioarekiko lankidetzaren aldeko jokabide eredugarria erakutsi du, bere mendi-on ...
-
JULENE ETXENIKE MENDIZALE AITZINDARIA HIL DA
Martxoaren 6an Miren Julene Etxenike Arana hil zen Irunen, Euskal Herriko mendizale aitzindarietako bat, 90 urte zituela. Fernando Etxenike mendiza ...
-
MENDIAN GORA, ANTZUOLAN
Mendian Gora erakusketa, euskal mendizaletasunaren historia 23 paneletan biltzen duena, Antzuolako Olaran aretoan dago ikusgai. Arrola klubaren ekimen ...
-
EUSKAL MENDIZALETASUNAREN MUSEOA TOLOSAN GORPUZTUKO DA
Gauzatzear dago EMMOA Fundazioak hamar urtez baino gehiagoz amesturiko proiektua: euskal mendizaletasunari haren historia gordeko eta zabalduko duen m ...
-
ROGE BLASCO, APALTASUNAREN IKUR
Kazetaritzan berrogei urtetik gora eman ostean, irratigintzan batik bat, Radio Euskadiren uhinetatik agur esatera doa Roge Blasco, bere ibilbide profe ...