Lotu gure sokara lagundu

x

ERROMAN IZAN DA EMMOA, MENDI-MUSEOEN NAZIOARTEKO BILERAN

ERROMAN IZAN DA EMMOA, MENDI-MUSEOEN NAZIOARTEKO BILERAN Argitaratuta: 31-05-2023
ERROMAN IZAN DA EMMOA, MENDI-MUSEOEN NAZIOARTEKO BILERAN
EMMOA Fundazioaren hainbat ordezkari Erroman izan dira egunotan, International Mountain Museums Alliance (IMMA) erakundeak maiatzaren 25ean eta 26an eginiko urteko bileran.

Euskal ordezkariekin batera, beste udalerri hauetako mendi-museoen izenean joandakoak ere aritu dira Nazio Batuetako elikadura eta nekazaritzaren FAO erakundearen egoitza ofizialean izandako lan-saioetan: Sabadell (Katalunia), bileraren burutzan, Turin eta Trento (Italia), Chamonix eta Chambéry (Frantzia), Pokara (Nepal), Berna (Suitza), Brasov (Errumania) eta Zakopane (Polonia).

Duela urte batzuetatik hona, gonbidatu berezi gisa bertaratu ohi da EMMOA nazioarteko hitzordu horretara. Aurtengoan, bere proiektuaren hasieraren eta bilakaeraren berri eman du, irudien bidez, eta 2024rako Tolosan benetako museo bat izateko dituen asmoak ere azaldu ditu.

IMMAren hurrengo bilera Turinen izango da, urtebete barru, eta, aurreikuspenak betetzen badira bederen, hantxe aurkeztuko du EMMOAk nazioarteko erakunde horretan eskubide osoko kide izateko hautagaitza.
ARGAZKI ERLAZIONATUTAK


BERRI GEHIAGO

  • EMMOA ELGETAN IZAN DA 99. URTEURRENEAN, LIBURUAK EMANEZ

    Maiatzaren 18an, Euskal Herriko Alpinismo Federazioa sortu zela 99 urte bete diren egun berean, Elgetako plazan izan da EMMOA, une historiko haren sor ...

  • EMMOA, UPV/EHU-REN MENDIAN GORA BIGARREN JARDUNALDIETAN, GASTEIZEN

    EMMOA Fundazioak maiatzaren 9an, 10ean eta 11n Gasteizko campusean izandako «Unibertsitatea MENDIAN GORA» jardunaldiak antolatzen parte hartu du big ...

  • UNIBERTSITATEA MENDIAN GORA

    2023ko MAIATZAREN 9,10,11n Lekua: Micaela Portilla Ikergunea - Gasteiz AUTOBABESA ETA SEGURTASUNA MENDIAN IKASTAROA 2023ko MAIATZAREN 9,10 - 18: ...

  • FRANTZISKO XABIERKOAEN BURUAREN BERRAGERPEN BITXIA

    Frantzisko Xabierkoaren brontzezko estatuaren burua, 1985az geroztik galduta zegoena ankerren batek Hiru Erregeen Mahaiko gailurretik kolpeka bota zue ...

  • GREGORIO ARIZEK DOHAINTZA EREDUGARRIA EGIN DU

    Gregorio Arizek, nafar espedizioetako buruzagi historikoak, EMMOA fundazioarekiko lankidetzaren aldeko jokabide eredugarria erakutsi du, bere mendi-on ...

  • JULENE ETXENIKE MENDIZALE AITZINDARIA HIL DA

    Martxoaren 6an Miren Julene Etxenike Arana hil zen Irunen, Euskal Herriko mendizale aitzindarietako bat, 90 urte zituela. Fernando Etxenike mendiza ...

  • MENDIAN GORA, ANTZUOLAN

    Mendian Gora erakusketa, euskal mendizaletasunaren historia 23 paneletan biltzen duena, Antzuolako Olaran aretoan dago ikusgai. Arrola klubaren ekimen ...

  • EUSKAL MENDIZALETASUNAREN MUSEOA TOLOSAN GORPUZTUKO DA

    Gauzatzear dago EMMOA Fundazioak hamar urtez baino gehiagoz amesturiko proiektua: euskal mendizaletasunari haren historia gordeko eta zabalduko duen m ...

  • ROGE BLASCO, APALTASUNAREN IKUR

    Kazetaritzan berrogei urtetik gora eman ostean, irratigintzan batik bat, Radio Euskadiren uhinetatik agur esatera doa Roge Blasco, bere ibilbide profe ...

  • EMMOA, PERUKO GAILURRETAN

    Pou anaiek, Micher Quito perutarrarekin batera, bide berri bat zabaldu dute Peruko Cordillera Blanca mendikatean; zehazki, 5.450 m dituen Urus Mendeba ...