Euskal Mendizale Federazioaren aldizkaria
EMMOA - EUSKAL MENDIZALETASUNAREN MUSEOA FUNDAZIOA
ZERGATIK SORTU DUGU EMMOA?
Euskal mendizaletasunaren historiak bete du dagoeneko mendea, eta zaletasun hori bideratu zuten lehenengo belaunaldiak, bizi-legez, pixkanaka-pixkanaka desagertzen joan dira, eta, era berean, desagertzen joan dira beren jardueren nortasun-ezaugarri ziren tresnak ere, ondare garrantzitsua osatzen zutenak.
Ondare horrek desagertzeko zuen arriskuaz jabetuta, mendizale-kolektibo batek, Euskal Mendizale Federazioaren eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea bermearekin, EMMOA Euskal Mendizaletasunaren Museoa Fundazioaren sorrera sustatu du, euskal mendizaletasunaren historiarekin zerikusia duen ondare hori zaintzeko eta gordetzeko.
EMMOAko sustatzaileok lan honi ekin genion zaletasunak eta gure historiarekiko errespetuak bultzatuta, jakitun garelako beranduegi izan aurretik egiteko hau gauzatzea zenbateraino den beharrezko.
ZEIN DA GURE PROIEKTUA?
Alpetar gaietan espezializatutako biblioteka bat, artxibo dokumental bat, fototeka bat eta hemeroteka bat sortu dira; baita balio historikoa duten piezen gordailu bat, segurtasun eta kontserbazio baldintza guztiak dituena. Honek guztiak osatuko du ezarian MENDIGUNEA, zeina euskal gizarteko estamentuen laguntzarekin -hari bideratuak daude EMMOAren helburuak- errealitate bihurtzea espero baitugu.
Gure mendizaletasunaren ibilbide historiko oparoaren bidez, mendizaletasunaren balioak gizarteari helaraziko dizkion gune fisiko eta sinbolikoa izan nahi du EMMOAk.
Gaurdaino, proiektu honi eutsi ahal izan diogu borondatez lan egin duten mendizale eta teknikarien lan eskuzabalari eta erakunde batzuen babesari esker.
EGIZU BAT EMMOAREKIN
LOTU GURE SOKARA
Sentsibilizatzeko eta babesa bilatzeko kanpainak Euskal Herriko mendizaletasunaren inguruko oroimen kolektiboa sustatu nahi du, eta dagokion balioa eman nahi dio.
Mendia maite duten erakunde, elkarte eta pertsonen laguntza behar dugu: Gure historia berreskuratzen eta zabaltzen jarraitu ahal izateko. Euskal Herriko mendizaletasunaren iragana, oraina eta geroa elkartuko eta sustatuko dituen gune bat sortzeko.
Elkarrekin, lor dezakegu!
Laguntzeko aukera batzukZuk ere lagun diezagukezu Euskal Herriko mendizaletasunaren ondarea gordetzen- EMMOA Fundazioa
EMMOA-REN FUNTSAK
-
LIBURUTEGI ESPEZIALIZATUA
EMMOAko liburutegiaren funtsak dohaintzei esker ari dira osatzen, eta mendizaletasunarekin lotutako alderdi guztiak eta mundu osoa hartzen dituzte barnean.
-
EMF-REN ARTXIBO HISTORIKOA
EMMOA Fundazioa arduratzen da EMFren (Euskal Mendizale Federazioa) artxibo historikoak kudeatzeaz eta zaintzeaz; 1924an sortu zenetik gorde dira artxibo horiek.
-
GOI-MENDIETAKO HEMEROTEKA
Gure mendizaletasunaren historiaren isla diren prentsako argitalpenetan oinarrituta, hemeroteka bat sortu da, EMFn dauden funts historikoekin eta gai honetan adituak diren kazetarien ekarpenekin.
-
MATERIAL HISTORIKOA BERRESKURATZEA
Material historiko garrantzitsua gal ez dadin, EMMOA museoari laga edo dohaintzan eman zaizkion objektuak, balio historiko bat dutenak, biltzen eta zaintzen dira, kontserbazio-berme osoarekin.
-
GOI-MENDIETAKO FOTOTEKA
Partikularrek lagatako edo dohaintzan emandako artxibo guztiak bildu, eskaneatu eta katalogatu nahi ditu EMMOAk, denborarekin gal ez daitezen, eta erabilera publikoa eta kontrolatua izan dezaten.
-
HEDAPEN HISTORIKOA
Dituen askotariko funtsetan oinarrituta, EMMOAk euskal mendizaletasunaren historiaren hedapena sustatzen du, aldian behin hitzaldiak, emanaldiak edo erakusketak eskainiz.
MATERIALAREN DOHAINTZAK

DOS ABRAZOS EN EL COLLADO SUR
JUAN IGNACIO LORENTE, EL LÍDER
El 20 de marzo falleció en ...
Gehiago irakurri
Arista de Txindoki, el camino más lógico
Contemplando la pirámide de Txindoki desde territorio guipuzcoano, la vi ...
Gehiago irakurri
El recuerdo de Besaide
Entre las cumbres de Udalaitz y Anboto, sobre la loma en la que se unen las mugas de Araba, Bizka ...
Gehiago irakurri
MUJERES DE ALTOS VUELOS
Cuarenta años después de que Marie Paradis se convirtiera en la primera mujer en al ...
Gehiago irakurriEMMOA FUNDAZIOA
Irabazi asmorik gabeko erakunde pribatua da EMMOA Fundazioa (F-387 erreg. zk.), 2013. urtean sortua, Gasteizen, eta euskal mendizaletasunarekin lotutako material historikoa gordetzea du xede; aldi berean, euskal mendizaletasunaren historiaren ezagutza sustatzen du, hitzaldiak, emanaldiak edo erakusketak eskainiz.
FUNTSAK
PRENTSA
Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan gurekin.
Baliabide grafikoakLAGUNTZAILEAK
Mendizaleek eta erakundeak garatu nahi dituen gai eta jardueretan adituak direnek altruismoz egiten dituzten lanetan oinarritzen dira EMMOAren planteamendu funtzionalak. EMMOAk elkarlanerako gonbita luzatzen die erakundearen helburuekin identifikatzen diren beste erakunde eta zale guztiei.
Lagundu nahi dutgure berriak
EGUSKIZATARREN HIMALAIARI BURUZKO ERAKUSKETAArgitaratuta 2025-02-04
Urtarrilaren 23an, Donostiako Club Vasco de Camping Elkartearen egoitzan, "El Himalaya de Javier y Jenny" izeneko erakusketa inauguratu zen. Erakusketa CVCEren sorreraren 75. urteurrenaren ospakizu ...
BESTE WEBGUNEAK
Euskal Mendizale Federazioa
Mendi eta Eskalada kirolen Napar Federakundea
Aranzadi Zientzia Elkartea
Bizkaiko Mendizale Federazioa
Gipuzkoako Mendizale Federazioa
Arabako Mendizale Federazioa
Bilbao Mendi Film Festival
Federación Española de Deportes de Montaña y Escalada
International Climbing and Mountaineering Federation
HARREMANA
- Telefonoa:
- 945 15 11 80 - 659 58 48 56
- Helbidea:
- Postas 19. 01004. Vitoria-Gasteiz
- E-posta:
- info@emmoa.eus