Egusquizatarren Himalayari buruzko erakusketa

Urtarrilaren 23an, EMMOAk sustatutako “Javier eta Jennyren Himalaia” erakusketa berria inauguratu zen Donostiako Club Vasco de Camping Elkartearen egoitzan. CVCEren sorreraren 75. urteurreneko ospakizunen barruan kokatzen den erakusketa honek Javier eta Jenny Eguzquiza omentzen ditu, baita Himalaiako gailurrik garaienekin izan zuten harremana ere. Javier Egusquizaren figura, Pyrenaica aldizkarian zortzimilakoei buruzko aipamenak Kartajanari ezizenarekin sinatzen zituena, […]
Tximist 1974 erakusketa

TXIMIST 1974 ESPEDIZIOAREN ERAKUSKETA, 50 URTE GEROAGO 1974ko Everesteko Tximist espedizioa mugarri berritzailea izan zen euskal mendizaletasunean. Juan Celaya enpresaburuak osorik finantzatu zuen, eta Everesteko gailurrera iristeko oso hurbil egon zen. 1980ko maiatzean munduko gailurrik altuenean ikurrina jartzea lortu zuen espedizioaren lehen urratsa izan zen, eta euskal alpinistek Himalaiako mendi handietara egindako erromesaldi luzearen hasiera […]
Unibertsitatea mendira igoko da otsailaren 26tik 29ra

UPV/EHUk, Arabako Campuseko Hezkuntza eta Kirol Fakultateak bultzatuta, akordio bat lortu zuen EMMOArekin (Euskal Mendizaletasunaren Museoa) eta EMFrekin (Euskal Mendizale Federazioa), unibertsitateko ikasleak mendiaren mundura hurbiltzeko eta, aldi berean, mendizaleen kolektiboari unibertsitateko campuserako sarrera errazteko. Hirugarren urtez jarraian, jarduera bikoitza egingo da Arabako campuseko Unibertsitate Pabiloian, Kirol Zuzendaritzak sustatuta. Hilaren 26an eta 27an, EMF/FVMk, Eusko […]
EMMOA Gasteizko EHUko bigarren Mendian gora jardunaldietan

EMMOA fundazioak antolatzaile gisa parte hartu du bigarren urtez jarraian maiatzaren 9, 10 eta 11n Gasteizko campusean egin diren “Unibertsitatea MENDIAN GORA” jardunaldietan. Lehen bi jardunaldietan, mendiko sorospeneko mediku eta teknikariek segurtasun eta autozaintza gaiak jorratu zituzten. Hilaren 11ko egitaraua bi mahai-inguru interesgarritan zentratu zen. Goizeko saioan, UPV/EHUko irakasleek “Mendia, aztergai” gaiari buruz eztabaidatu zuten. […]
Mendian Gora Antzuolan

Une honetan, Mendian Gora erakusketa, euskal mendizaletasunaren historia islatzen duten 23 panelekin, Antzuolako Olaran aretoan dago ikusgai. Arrola klubaren ekimena da, bere berrogeita hamargarren urteurrena ospatzeko. Erakusketa abenduaren 15ean inauguratu zen, mendi-kluben orainaz eta etorkizunaz aritu zen mahai-inguru batekin – oso interesgarria izan zen –. Bertan eskualdeko ordezkariak parte hartu zuten: Antzuola (Arrola), Oñati (Aloña […]
MENDIAN GORA erakusketa Gorbeiako Parke Naturalean

Arabako Foru Aldundiaren Gorbeiako Parke Naturaleko Interpretazio Zentroan MENDIAN GORAren panel-erakusketa inauguratu berri dute. Hilabete pare batez, Sarriako Parketxeko areto nagusian, euskal mendizaletasunaren une enblematikoen memoria aurkitu daiteke. 22 panel dira, argazki eta testu elebidunekin; horietan, EMMOA Fundazioak euskal mendizaleen ehun urtetik gorako bizipenen datuak eta pasadizoak xehatu ditu, lehenik gure gailurretan eta gero mundu […]
Mendian Gora erakusketa Legazpin

EMMOAk sortutako MENDIAN GORA erakusketa Legazpira iritsi da, euskal mendizaletasunaren historia laburbiltzen duten hogeita bi panelez. Burdinola elkarteak antolatuta, Legazpiko Udalaren laguntzarekin, erakusketa herriko Kultur Aretoan egon zen ikusgai otsailaren 24tik martxoaren 13ra, eta Antxon Iturrizak gidatutako bisita batekin inauguratu zen; erakusketak iraun zuen bitartean bisita ugari jaso zituen. Jarduera osatzeko, Xabier Mujika Smithyk “Alpinismoa […]
Mendian gora – Helmuga EITB

ETB1eko “Helmuga” saioak 11 minutuko erreportaje bat eskaini dio Bilbon EMMOA Fundazioak proposatu eta antolatutako Mendian Gora erakusketari. Bertan, gure mendizaletasunaren ondarearen balioa nabarmendu da, baita erakusketak Bilboko Alde Zaharreko erakusleihoetan egon zen bitartean piztu zuen interesa ere. EMMOAtik eskerrak eman nahi dizkiegu saioaren errealizatzaileei egindako lan onagatik.
Mendian gora erakusketa Bilbon

MENDIAN GORA ERAKUSKETAREN INAUGURAZIOA BILBOKO ALDE ZAHARREKO HAMAR ERAKUSLEIHOTAN. MENDIAN GORA erakusketak euskal mendizaletasunaren historiako mugarri nagusiak gogoratuko ditu. Berariaz prestatutako 20 panel azalgarrirekin batera, balio sinboliko handiko hainbat material erakutsiko dira, EMMOA Fundazioari mendizale nabarmenek edo haien familiek emandakoak. Erakusketaren ezaugarria da kasu guztietan benetako material originalez lagunduta dagoela. Horrela, 1924an lehen igoera egin […]
Bizkaitarrak Goiko Mugetan erakusketa – Bilbo

MENDIAN GORA erakusketarekin batera, beste bat ere ospatuko da: BIZKAITARRAK GOIKO MUGETAN / VIZCAÍNOS EN LAS ALTURAS, Pangea – The Travel Store dendan, Indautxuko plazan. 14 panel izango ditu, eta horietan Bizkaiko mendizaletasunaren historia errepasatuko da, Bilbao Kirol Elkarteak bultzatutako jatorritik hasi eta gaur egungo erreferenteetaraino. Bi hitzaldi izango ditu lagun, Pangeako auditorioan: «Régil sagako» […]