20/04/2022

MENDIAN GORA erakusketa Gorbeiako Parke Naturalean

Arabako Foru Aldundiaren Gorbeiako Parke Naturaleko Interpretazio Zentroan MENDIAN GORAren panel-erakusketa inauguratu berri dute. Hilabete pare batez, Sarriako Parketxeko areto nagusian, euskal mendizaletasunaren une enblematikoen memoria aurkitu daiteke. 22 panel dira, argazki eta testu elebidunekin; horietan, EMMOA Fundazioak euskal mendizaleen ehun urtetik gorako bizipenen datuak eta pasadizoak xehatu ditu, lehenik gure gailurretan eta gero mundu osoko mendiguneetan horizonteak zabalduz.

Bisitariek, horrela, euskal mendizaletasunean erreferente izan diren gizon-emakumeak ezagutuko dituzte, moldeak apurtuz eta, askotan, bere garaia aurreratuz, XIX. mendearen amaierako eta XX.aren hasierako aitzindariek bezala. Argazki historikoen bidez, Euskal-Nafar Alpinismo Federazioaren sorrera ikusiko dute, eta lehen eskalatzaileei jarraituko diete Pirinioak, Picos eta Alpeak deskubritzen. Bisitariek Tximist espedizio historikora eta Everestera egindako lehen iritsierara hurbiltzeko aukera izango dute; eta, halaber, munduan zehar ibiliko dira planetako mendirik garaienetara ausartu ziren alpinista ausartekin batera, eta gaur egun ere jarduera garrantzitsuak egiten jarraitzen dutenekin: horma handietan zintzilik, eskiatzen, eskalatzen edo mendian korrika.

Parke Naturalak maiz bisitatzen dituen publikoa, eta informazioa jasotzera Parketxera sartzen dena, naturazalea da, aire zabaleko bizitzaz eta mendiaz gozatzen duena. Hilabete batzuetan MENDIAN GORA erakusketaz gozatu ahal izango du, eta seme-alabei erakutsi ahal izango die nor izan diren bidea ireki dutenak, denok mendira joan ahal izateko eta barru-barruan hain errotuta dugun pasio bat berriz bizitzeko.

ERLAZIONATUTAKO ARGAZKIAK:

Hitz egingo dugu?

Datuen arduraduna: Emmoa. Datuen helburua: Merkataritza-harremana eta gure produktuei eta zerbitzuei buruzko komunikazioak bidaltzea. Datuen biltegiratzea: Cloudflare-n ostatatutako datu-basea. Eskubideak: Edozein unetan zure informazioa mugatu, berreskuratu eta ezabatu dezakezu.

Emmoa
Pribatutasunaren ikuspegi orokorra

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaini ahal izateko. Cookie-en informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrien eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.