EMMOAren erakusketek Euskal Herriko mendizaletasunaren ondare historikoa zabaltzen dute, proposamen erakusgarri zorrotz, bisual eta espazio desberdinetara egokigarrien bidez. Alpinismoko mugarri handietatik hasi eta istorio pertsonaletaraino, erakusketa bakoitzak gure mendiko kultura hobeto ezagutzeko eta belaunaldi berriei transmititzeko gonbita egiten du.
Bilduma bat, proposamen artistiko bat edo partekatu beharreko ideia bat baduzu, EMMOAn gure taldea eta esperientzia jartzen ditugu zure eskura, erakusketa gogoangarri bat sortzeko.