EMMOA fundazioak (Euskal Mendizaletasunaren Museoa) hitzarmen bat sinatu du Elgetako Udalarekin, bere liburutegian mendiari eskainitako atal berezi bat sortzeko, Fundazioaren funtsekin hornitua.
Sinadura ekitaldia, Ane Bilbaok (jarduneko alkatea) eta Juan Mari Ansak (EMMOA) gauzatu zutena, ekainaren 23an egin zen Elgetako liburutegian, Mendizaleen plaza izena duen plaza historikoan kokatua, 1924an Euskal Nafar Mendizale Federazioaren sorreraren eszenatoki izan zelako omenez.