EMMOAk sortutako MENDIAN GORA erakusketa Legazpira iritsi da, euskal mendizaletasunaren historia laburbiltzen duten hogeita bi panelez.
Burdinola elkarteak antolatuta, Legazpiko Udalaren laguntzarekin, erakusketa herriko Kultur Aretoan egon zen ikusgai otsailaren 24tik martxoaren 13ra, eta Antxon Iturrizak gidatutako bisita batekin inauguratu zen; erakusketak iraun zuen bitartean bisita ugari jaso zituen.
Jarduera osatzeko, Xabier Mujika Smithyk “Alpinismoa Goierriko bihotzean” hitzaldia eskaini zuen, eta Joseba Iztueta Dorronsororen “Pamir, distantziak” proiekzioa eman zen.
———-
MendianGora kluban erakutsi nahi zenuke? Jarri gurekin harremanetan: info@emmoa.eus

