14/02/2024

Unibertsitatea mendira igoko da otsailaren 26tik 29ra

UPV/EHUk, Arabako Campuseko Hezkuntza eta Kirol Fakultateak bultzatuta, akordio bat lortu zuen EMMOArekin (Euskal Mendizaletasunaren Museoa) eta EMFrekin (Euskal Mendizale Federazioa), unibertsitateko ikasleak mendiaren mundura hurbiltzeko eta, aldi berean, mendizaleen kolektiboari unibertsitateko campuserako sarrera errazteko.

Hirugarren urtez jarraian, jarduera bikoitza egingo da Arabako campuseko Unibertsitate Pabiloian, Kirol Zuzendaritzak sustatuta.

Hilaren 26an eta 27an, EMF/FVMk, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzarekin batera, mendiko prebentzioari eta lehen laguntzei buruzko tailerrak emango ditu.
-Otsailak 26, astelehena, 18:00-20:30:
Arriskuen kudeaketari buruzko alderdiak: Iñaki Garai (Kiri), EMF-FVMko zuzendari teknikoa
-Otsailak 27, asteartea, 18:00-20:30: Larrialdietan jarduteko protokoloak eta prozedura seguruak mendian. Kepa Lizarraga, Kirol Medikuntza.

Hilaren 28an eta 29an, EMMOAk antolatuta, bi mahai-inguru egingo dira gaur egungo mendizaletasunaren munduan garrantzia duten bi gai eztabaidatzeko.

Otsailak 28, asteazkena, 19:00-20:30
-MENDI TALDEEN ORAINA ETA GEROA
Delia García (Gazteiz MT), Fernando Casi (SE Manuel Iradier), Susana Martínez (Goiena MT), Andoni Elejalde (Mendiko Lagunak), Amado López de Ipiña (Altzania MK)
Moderatzailea: Ainhoa Valenciano
Gasteizko eta inguruko klubetako presidenteek klub bakoitzaren tipologia eta izaera, gaur egun garatzen diren jarduera nagusiak eta aurrean dituzten arazoei irtenbidea emateko proposamenak azalduko dituzte.

Otsailak 29, osteguna, 19:00-20:30
-MENDIKO ESPERIENTZIAK GENERO-IKUSPUNTUTIK
Sonia Casas (Alpinismoa) / Oihana Azkorbebeitia (Lasterketak), Kerstin Luhr (Mendi-bizikleta), Zuriñe Arrue (Eskalada)
Moderatzailea: Sara Maldonado (UPV/EHU)

ERLAZIONATUTAKO ARGAZKIAK:

Hitz egingo dugu?

Datuen arduraduna: Emmoa. Datuen helburua: Merkataritza-harremana eta gure produktuei eta zerbitzuei buruzko komunikazioak bidaltzea. Datuen biltegiratzea: Cloudflare-n ostatatutako datu-basea. Eskubideak: Edozein unetan zure informazioa mugatu, berreskuratu eta ezabatu dezakezu.

Emmoa
Pribatutasunaren ikuspegi orokorra

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaini ahal izateko. Cookie-en informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrien eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.