Une honetan, Mendian Gora erakusketa, euskal mendizaletasunaren historia islatzen duten 23 panelekin, Antzuolako Olaran aretoan dago ikusgai. Arrola klubaren ekimena da, bere berrogeita hamargarren urteurrena ospatzeko. Erakusketa abenduaren 15ean inauguratu zen, mendi-kluben orainaz eta etorkizunaz aritu zen mahai-inguru batekin – oso interesgarria izan zen –. Bertan eskualdeko ordezkariak parte hartu zuten: Antzuola (Arrola), Oñati (Aloña Mendi), Arrasate (Besaide), Bergara (Pol Pol), Aramaio (Orixol) eta Elgeta (Kantsatzeke), GMFren laguntzarekin.