EMMOA fundazioak antolatzaile gisa parte hartu du bigarren urtez jarraian maiatzaren 9, 10 eta 11n Gasteizko campusean egin diren “Unibertsitatea MENDIAN GORA” jardunaldietan.
Lehen bi jardunaldietan, mendiko sorospeneko mediku eta teknikariek segurtasun eta autozaintza gaiak jorratu zituzten. Hilaren 11ko egitaraua bi mahai-inguru interesgarritan zentratu zen. Goizeko saioan, UPV/EHUko irakasleek “Mendia, aztergai” gaiari buruz eztabaidatu zuten. Arratsaldeko saioan, berriz, Mónica Serentill eskalatzailea eta Gasteizko Arte eta Diseinu Goi Eskolako zuzendaria, Esther Rojo erizain, mendizale eta idazlea, eta José Carlos Tamayo eskalatzaile, kameralari, abenturazale eta bidaia-gidaria bildu ziren mahai-inguruaren inguruan; moderatzaile lanetan, UPV/EHUko irakasle eta Javier Alonso Aldama “Javo” eskalatzaile historikoa aritu zen, “Mendi-jardueraren perspektibak: amateurra-profesionala” gaiaren inguruan.