Ate irekien jardunaldia

Jornada de puertas abiertas

Otsailaren 6an EMMOAk ate irekien jardunaldia egin zuen Donostiako Zuhaizti egoitzan, Kanpamentu Basea instalazioak, edukiak eta proiektuak ezagutu nahi zituzten zaletuei irekitzeko asmoz. Bisita gidatuen ondoren, 19:00etan hasi zen programatutako ekitaldia, non bertaratutakoei EMMOAren azken jardueren eta hurrengo proiektuen inguruko informazio zabala eskaini baitzitzaien. Atal bakoitzeko arduradunek Liburutegi, Hemeroteka, Ondare material eta immaterial eta Argazkigintza […]

EMMOAren museoa Anoeta estadioan egongo da

El museo de EMMOA estará en el estadio de Anoeta

Donostiako Anoeta estadioa, gaur egun berritze-fasean dagoena, EMMOAk sustatutako euskal mendizaletasunaren museoaren egoitza izango da. Donostiako Udalak 500 metro koadroko espazioa eskaini dio EMMOAri xede horretarako, estadioaren ekialdeko behealdean kokatua. Helburu horrekin, etorkizuneko museoaren oinarri izango den proiektuaren idazketa amaitzen ari da EMMOA.

Anoetako gunera lehen bisita

Primera visita al espacio de Anoeta

Apirilaren 3an, EMMOAko ordezkariek, Patxi Cortazar arkitektoa buru zutela, Euskal Mendizaletasunaren Museoaren egoitza izango den gunea bisitatu zuten. Estadioko obraren arduradun ziren bi teknikarik lokalaren ezaugarriak azaldu zituzten, eta lanen amaiera 2020ko hasierarako aurreikusi zuten, nahiz eta inguruko urbanizazioa hainbat hilabete gehiago atzeratuko den.

“Mendiak eta billeteak” erakusketa Donostian

Exposición «Montañas de billetes» en Donostia

Martxoaren 9an, Donostiako Club Vasco de Camping-en, EMMOA Fundazioak sortutako “Mendiak eta billeteak” erakusketaren ziklo berriaren inaugurazioa egin zen. Aldi honetan, Sabadelleko Servei General d’Informació de Muntanya elkartearen sortzaileak izan ziren bertan, Carles Capellas eta Josep Paytubi, EMMOAko arduradunekin eta CVCko presidente Txema Garayrekin batera ekitaldia zuzendu zutenak. Erakusketak apirilaren amaierara arte irekita jarraituko du.

«Bilete mendiak» erakusketa Igorren

La exposición «Montañas de billetes» en Igorre

Urtarrilaren 20tik, Igorreko Kultur Etxean irekita dago «Bilete mendiak» erakusketa, Lemoako Ganzabal klubaren antolakuntzarekin. «Bilete mendiak» erakusketa EMMOA-k ekoitzi du, Sabadelleko Servei General d’Informació de Muntanya-rekin elkarlanean, eta hamabi koadroz osatuta dago. Horietan, mendiarekin lotutako motiboak dituzten hirurogeita sei billete erakusten dira, beste hainbeste herrialdetakoak. Erakusketa publikoarentzat irekita egongo da 10:00etatik 20:45era, asteburuetan izan ezik, […]

Bergarako erakusketaren inaugurazioa

Inauguración de la exposición en Bergara

Maiatzaren 18an Bergarako Rekalde jauregian inauguratu zen Laboratorium Museoak eta herriko udalak antolatutako “Mendizaletasuna eta Gizartea” erakusketa, Pol Pol klubaren sorreraren 75. urteurrenarekin bat eginez. Aipatutako erakusketan EMMOAk parte hartu du bere ondareko 23 pieza ekarriz. Inaugurazio-ekitaldian, Bergarako alkate Elena Letek presidituta, erakusketaren komisario Xabier Aranburuk EMMOA Fundazioak erakusketa hau muntatzeko emandako lankidetza garrantzitsua eskertu […]

Hitz egingo dugu?

Datuen arduraduna: Emmoa. Datuen helburua: Merkataritza-harremana eta gure produktuei eta zerbitzuei buruzko komunikazioak bidaltzea. Datuen biltegiratzea: Cloudflare-n ostatatutako datu-basea. Eskubideak: Edozein unetan zure informazioa mugatu, berreskuratu eta ezabatu dezakezu.

Emmoa
Pribatutasunaren ikuspegi orokorra

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaini ahal izateko. Cookie-en informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrien eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.