Otsailaren 6an EMMOAk ate irekien jardunaldia egin zuen Donostiako Zuhaizti egoitzan, Kanpamentu Basea instalazioak, edukiak eta proiektuak ezagutu nahi zituzten zaletuei irekitzeko asmoz.
Bisita gidatuen ondoren, 19:00etan hasi zen programatutako ekitaldia, non bertaratutakoei EMMOAren azken jardueren eta hurrengo proiektuen inguruko informazio zabala eskaini baitzitzaien. Atal bakoitzeko arduradunek Liburutegi, Hemeroteka, Ondare material eta immaterial eta Argazkigintza saileko lan-planak azaldu zituzten.
Ondoren, #íšneteAlaCordada Argazki Erronkaren sariak banatu ziren.
Bertaratuen artean, EMMOAren lagun eta lankide berriekin batera, Orona Fundazioako zuzendaria, Iñigo Marquet (proiektuaren babesle den erakundea), Txusma Perez Azazeta (Sua argitaletxekoa, Fundazioaren lankidea ere bai), Vasco de Camping, Montañeros del Antiguo eta Fortuna klubetako ordezkariak, baita Agustín Pontesta margolaria ere, honek mendi paisaia bati buruzko tamaina handiko koadro bikain bat eman baitzion ofizialki fundazioari, “Luz de luna” izenburuarekin.
Ekitaldia Ángel Lerma zinemagileak 1970ean egindako “Cimas” film historikoaren proiekzioarekin osatu zen; zinemagilea ere bertan izan zen.



