Pedro Udaondo (Bilbo, 1934-2007) euskal alpinismoaren ezinbesteko erreferenteetako bat da, joan den mendearen erdialdetik hil zen egunera arte, Santa Maria dorrerako hurbilketan irrist egin baitzuen. Eskalatzaile nekaezina, bideak ireki zituen Atxarten, Pirinioetan, Europako Mendietan eta Alpeetan. Bere “lehenengo” ezagunenak Urriellorako neguko igoera (100 aldiz baino gehiagotan eskalatu zuen “Picua”) eta Santa Maria dorrerako Pájaro Negro kanala dira, biak Angel Landarekin batera eginak. Gizatiarra, apala, enpatikoa eta familiarra, mito bat da Europako Mendietan.
Bere familiak EMMOAri eman zion Pedroren mendiko diapositiba-bilduma, eskaneatu ahal izateko, eta orain bere mendiko materialaren hautaketa bat eman du dohaintzan.





