Juanito Oiarzabalek bere ekipamenduko pieza guztiak EMMOAren esku jarri zituen; horietako askok gure funtsak aberasten dituzte eta dagoeneko
erakutsi dira.
Juanitok 2004an K2ra igotzeko erabili zituen botak —horren ondorioz oinetako hamar hatzak moztu zizkioten (berak dio gerra-zauriak direla)— dira, agian, EMMOAren funtsei dohaintzan eman dien material-bilduma oparoaren objekturik esanguratsuena. Bere etxeko garajean Himalaiako 48 espediziotan erabilitako ekipamendua gordetzen du; espedizio horietan zortzimilakoetara 26 igoera lortu zituen. Mendian jarraitzen du, jada hain gora joan gabe; baina Juanitok ez du etenik.


