07/07/2021

Alotsako orientazio mahaia

ALOTSAKO (ARALAR) ORIENTAZIO MAHAIAREN BERRESKURAPENA

Gipuzkoako Mendi Federazioak antzinako orientazio mahai bat eman dio EMMOAri, Aralarko Gipuzkoako campetan dagoen Saltarriko leizetik ateratako 1.500 kiloko hondakinen artean aurkitua. Eragiketa hau GMFk berak eta Aralarrekin eta Ingurumenarekin lotutako hainbat erakundek elkarlanean egin ahal izan dute, igaro den maiatzean.

Aipatutako mahaia jatorriz Alotsako postea izenez ezagutzen den gunean zegoen, eta forma erronboidala du, inguruko gailurretara begira dauden metalezko xaflekin. Oraingoz ez da jakiten noiz jarri zuten han, ezta zein klub edo erakundek jarri zuen ere. Bai dakiguna da dagoeneko hirurogeiko hamarkadan bazegoela eta iragan mendearen amaieran han zegoela oraindik.

* 1966an ateratako argazkia, mahaia jatorriz zegoen tokian. Egilea: Juan Mari Lafuente.

ERLAZIONATUTAKO ARGAZKIAK:

Hitz egingo dugu?

Datuen arduraduna: Emmoa. Datuen helburua: Merkataritza-harremana eta gure produktuei eta zerbitzuei buruzko komunikazioak bidaltzea. Datuen biltegiratzea: Cloudflare-n ostatatutako datu-basea. Eskubideak: Edozein unetan zure informazioa mugatu, berreskuratu eta ezabatu dezakezu.

Emmoa
Pribatutasunaren ikuspegi orokorra

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaini ahal izateko. Cookie-en informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrien eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.