Abenduaren 23an hil da Hernanin Mónica Larburu, Martín Zabaletaren ama, 95 urte zituela.
Mónicak iazko udan EMMOAri eman zion Joan Paulo II.a Aita Santuaren arrosarioa, Martínek 1980an Everesteko gailurretik jaso zuena. Era berean, bere semeak igoera historiko hartan erabili zuen lumazko jaka gorde zuen, eta harekin 8.700 metrora muturreko bibak bat jasan zuen. Hari esker, bi pieza horiek Fundazioaren ondarearen zati garrantzitsu bat dira gaur egun.