Berrogeita alpinista, mendizale, idazle eta kazetari ospetsu baino gehiagok sinatu dute EMMOAren (Euskal Mendizaletasunaren Museoa) proiektuaren aldeko Manifestua, euskal mendizaletasunaren historia babestu eta zabaltzeko gune bat sortzea bultzatzeko. Horien artean daude Juanito Oiarzabal, Maite Maiora, Juan Vallejo, Alberto Iñurrategi, Amaia Aranzabal, Josu Bereziartua, Edurne Pasaban, Alex Txikon, Pou anaiak, Felipe Uriarte, Josune Bereziartu, Rikar Otegi, Gregorio Ariz eta Pili Ganuza.
MANIFESTUAren aurkezpen publikoaren ekitaldia San Telmo Museoan izan da, Donostian, asteazkenean, egun 11n, Mendien Nazioarteko Egunarekin bat eginez, goizeko 11:30ean, sinatzaile batzuen presentziarekin, besteak beste Josune Bereziartu, Rikar Otegi, Josu Bereziartua, Alberto Iñurrategi eta Juanito Oiarzabal.
Sinatu hemen manifestua
Lotutako esteka: https://emmoa.eus/eu/agiria



