EMMOA Fundazioak eta Sabadellgo Servei General d’Informació de Muntanya-k, Europako alpetar dokumentazio-zentro garrantzitsuenetako batek, lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute bi erakundeen artean apirilaren 30ean.
Sinadura Serveiren egoitza ofizialean egin zen, Sabadell kanpoaldeko XII. mendeko ermita erromaniko ikusgarri batean.
Akordioak bi erakundeen arteko lankidetza eta material zein informazio trukea aurreikusten ditu.
Duela berrogei urte Josep Paytubik eta Carles Capellasek sortutako Servei d’Informació-k alpetar gaiari buruzko 15.000 titulu baino gehiago biltzen ditu bere artxiboetan, mendiarekin lotutako balio historikoko objektu eta material ugariz gain.