EMMOAk eta Aranzadi Zientzia Elkarteak akordio bat sinatu dute euskal mendizaletasunaren ondarea zaintzeko.
Apirilaren 5ean Donostian, Aranzadi Zientzia Elkartearen egoitzan, egindako ekitaldi batean, erakunde horrek eta EMMOAk akordio estrategikoa sinatu dute euskal mendizaletasunaren ondarea zaintzeko.
Ekitaldian mendizale garrantzitsuak izan ziren, eta EMMOAri beren mendi-jardunarekin lotutako objektu pertsonalak eman zizkioten. Bertaratuen artean Alex Txikon eta Juanjo San Sebastián izan ziren, baita gogoan dugun nafar eskalatzaile Miriam Garciaren gurasoak, Gregorio Ariz eta Pili Ganuza ere.

